2025/3/12

Badiako mugikortasunaz arituko dira eskualdeko gazteak

Adi Bidasoa jardunaldia antolatu du Bidasoa bizirikek eta eskualdeko gazteak elkartuko dira mugikortasunaz hitz egiteko. Hilaren 22an izango da, Irun Factoryn.

Ane Ibargoienek irabazi du Arte Digitalaren hirugarren lehiaketa

Bidasoko Interpretazio Zentroaren animazio programaren barruan kokatzen da lehiaketa. 'Urak dakarrena' lana aurkeztu zuen Ibargoienek.

Euskararen hilabetea, Irungo ikasleak euskaran murgiltzeko

Hil honetatik apirilera bitartean egingo da eta antzerkia, Mintzodromo gaztea eta Laburbira antolatu ditu Euskara sailak.

Eman daiteke izena Mugaldeko Udaleku ibiltarietan

Urruñan hasi eta Sara, Igantzi eta Lesakatik pasako dira; Oiartzunen amaituko da bidea. Izena apirilaren 6a baino lehen eman behar da.

Hondarribiko XXI. Traineru Jaitsiera.

Hondarribiko Traineru jaitsiera, larunbatean

Hondartzako estropada eremuan izango da lehia, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Jaitsieretako esentziari eutsiz erlojupeko modalitatean irtengo dira ontziak.

Santiago Compostela kalean galtzada harriak egokitzeko lanak hasi dituzte

Atzo hasi zituzten lanak eta datorren astelehenera arte iraungo dute. Trafikoa bideratzeko semaforoak jarri dituzte.

'Nina' pelikularen proiekzioa, Zinema Feministako Zikloan

Mendibilgo zinema aretoetan eskainiko dute bihar, hilaren 13an. Gonbidapenak behar dira bertaratzeko.

Jeltzaleen ustez Abotsanitzek hartutako azken erabakiak "kontraesanez" beteta daude

Udal Gobernuak osatzen ari diren Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren berri eman zuen iragan ostiralean. EAJk bertan hartutako erabakien inguruko hausnarketa egin du.

Hondarribiko PSE-EE: "Omenaldia egin nahi diogu Jose Ramon Mutuberriaren memoriari"

Hondarribiko PSE-EEk "doluminak eta elkartasuna" adierazi dizkie Jose Ramon Mutuberriaren senide eta lagunei.

Bertso mendaria antolatu du Jaizkibel Konpainiak

Hilaren 22an Olagarro elkartean izango da hitzordua. Aner Peritz eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan.

alardea

Santiago konpainiak agintariak hautatuko ditu

Aurtengo alardeari begira lanean hasiko dira. Bilera hilaren 14an izango da 18:30ean, Santiagoko auzo elkartean.

Gehiago