2024/4

EH Bilduren hauteskunde kanpaina Irunera iritsiko da ostegunean

San Juan plazan egingo dute ekitaldia 18:45ean. Nerea Kortajarena eta Arnaldo Otegi zerrenda kideak bertaratuko dira.

Gaur egingo du Irunen PSE-EEk hauteskunde kanpaina

Etorbidearen zubian elkartuko dira Eneko Andueza, Maria Chivite, Cristina Laborda eta Alain Rousset.

Txinzerrek behin behinean lekualdatu du arreta bulegoa

Junkal kaleko 22. zenbakian egongo dira hilaren 11tik aurrera. Hitzordua eskatu beharko da bertaratu ahal izateko.

Pablo Gonzalezen auziaz arituko dira Kabigorrin

Hilaren 18an Oihana Goirienarena eta Maribel Martinezena izango da hitza, 19:00etan. Irungo Udalak hitzaldia antolatzen lagundu du.

Reem Damdan, Palestinaz, Palmera Monteron

Irungo Palestinarekiko Elkartasun Sareak antolatu du hitzaldia, 'Laguntza eske Palestina' goiburuarekin.

Popularren ekitaldia bihar

Gipuzkoako PPren presidente Muriel Larreak "kriminalitatearen igoera" izango du hizpide biharko ekitaldian.

Muliateko Kandido Saseta plazan, lehen kultur eskaintza

Ganso & Cia konpainiaren 'Welcome & sorry' antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute larunbat honetan, arratsaldeko 17:30ean.

Sarasate kalea, Oiassoko termen lanengatik moztuta

Astelehenetik ostiralera hainbat trafiko aldaketa izango dira eremu horretan. Inguruan garajeak dituztenentzako alternatibak prestatu dituzte.

Apirilean jarduera programa oparoa eskainiko du GazteARTEanek

Gazteria sailetik aipamen berezia egin nahi izan diote autoirudiaren, nerabeen eta sare sozialen arteko harremana aztertuko dituen tailerrari.

Elkarrekin Podemosek hauteskunde kanpaina Irunen abiatuko du bihar

Zabaltza plazan izango da ekitaldi politikoa, 18:00etatik aurrera. Miren Gorrotxategi eta David Soto izango dira bertan.

Gehiago