Elkarrekin Podemosek hauteskunde kanpaina Irunen abiatuko du bihar

Zabaltza plazan izango da ekitaldi politikoa, 18:00etatik aurrera. Miren Gorrotxategi eta David Soto izango dira bertan.

Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-en lehendakari izateko hautagaia eta David Soto, Eusko Legebiltzarrerako zerrendaburua Irunen izango dira bihar. 18:00etan hasiko da ekitaldi politikoa Zabaltza plazan. Bertaratu ezin duenak ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango du Youtube plataforma bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.