Sarasate kalea, Oiassoko termen lanengatik moztuta
Astelehenetik ostiralera hainbat trafiko aldaketa izango dira eremu horretan. Inguruan garajeak dituztenentzako alternatibak prestatu dituzte.
Oiassoko termank berreskuratzeko lanen harira, Irungo Udalak ohartarazi du Sarasate kalea hilaren 8tik (astelehena) 12ra arte (ostirala) moztuta izango dela ibilgailuentzat. Hala, zonalde horretako trafikorako hainbat aldaketa iragarri ditu udal erakundeak.
Hala, Eliza kaleko sarrera eta irteera, Fermin Kalbeton kalean garajeak dituztenentzat bakarrik zabalduko da. Gainontzeko ibilgailuak Francisco Gainza eta Perez Portu Almirantea kaletik desbideratuko dituzte.
Obraren eremua eta Perez Portu Almirantea kalearen artean dauden garajeetara iristeko, Sarasate kalea bi noranzkokoa bihurtuko dute garajeen jabeentzat bakarrik. Azken kale horretako aparkalekuak kenduko dituzte horretarako.