2024/4/25

Opilak jateko prest dira herritarrak

Emozio handiz bildu dituzte bezperan amaidinen eskutik jasotako opilak. Buruan jarri eta bedeinkatu egin dituzte.

Objektuak identifikatzeko droneak erabiltzen ditu AENAk

Drona sentsore eta 5G kalitatezko kamerez hornituta dago eta denbora errealean transmititzen ditu irudiak.

Bedeinkatu dituzte opilak

Junkal elizara gerturatu dira irundarrak opila bedeinkatzera. Arratsaldean, opila jatea Ibarlara joan eta San Martzialera igoko dira opila zaleak.

Badator 20. Jaion

Lakaxita Gaztetxearen urteurren festa maiatzaren 4an egingo da. Besteak beste, La Basu, Lisabo edota Itzala taldeek joko dute.

Ia 2.000 erreklamaziori erantzun dio udalaren kontsumitzaileen zerbitzuak

2023ko datuen balantzea egin du udalak, eta inpaktu ekonomikoari erreparatuta, 30.476,28 eurokoa izan da.

Larunbateko baserritarren azoka Itsas Etxera lekualdatuko dute

Eguraldi txarra dago iragarrita larunbaterako; haatik, baserritarren azoka aterpean egingo dute.

San Martzialeko igoera lasterketarako izena eman daiteke

Ekainaren 22an egingo da lasterkarien proba eta dortsalaren prezioa 10 eurokoa da. Aurten, gainera, bonu bat eskura daiteke Guadalupeko igoerarako ere balioko duena.

Bidasoa Itzuliak trafiko aldaketak eragingo ditu Hondarribian

Larubatean arratsaldean igaroko dira txirrindulariak, igandean, berriz, goizeko 10:00etan.

Furgobaratza, maiatzaren 2an

Baratzaren gaineko dudak argitzeko parada eskainiko du Irungo Baratze Parkean. Edonor gertura daiteke doako aholkularitza zerbitzu honetara.

Play off-eko xake jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan

Marlaxka Bk Gipuzkoako ligako goren mailan mantentzea lortu du. Marlaxka Ck lehen mailan jarraituko du eta Marlaxka Dk hirugarren mailan.

Bidasoa Itzuliak trafikoan eragingo du Irunen

Bihartik hilaren 28ra txirrindularitza lasterketagatik hainbat aldaketa egingo dira trafikoan.

Eskubaloira hurbiltzeko, Plazaratu Hondarribia

Igande honetan izango da hitzordua, goizeko 11:00etatik 13:00ak bitarte Hondartzako aparkaleku ondoan.

Udal gobernuaren gardentasuna neurtuko dute

Telefono bidez 300 irundarri pasako diote inkesta, Europako Kontseiluaren zigilua lortzeko. Udalaren orrialdean ere erantzun daiteke.

Gehiago