Bidasoa Itzuliak trafikoan eragingo du Irunen
Bihartik hilaren 28ra txirrindularitza lasterketagatik hainbat aldaketa egingo dira trafikoan.

Bihartik hilaren 28ra bitarte egingo da Bidasoko Itzulia txirrindulari lasterketa, eta Irungo Udaltzaingoak trafikoan aldaketak iragarri ditu.
Apirilaren 26an, 12:00etatik aurrera, aldizka eten laburrak egingo dira Urdanibia plazaren inguruan, pankartak muntatzeko eta parte hartzaileen eta antolatzaileen ibilgailuak sartu ahal izateko. Gero, 13:45etik aurrera, Urdanibia plazaren ingurua itxiko da: Uranzu karrikatik datozen ibilgailuak Korrokoitz karrikarantz eta Nafarroa hiribiderantz desbideratuko dira, eta Dolores Salis kaletik datozenak, Ermita karrikarantz.
Ondoren, 14:15etik 14:35era bitartean gutxi gorabehera, Nafarroa hiribidera eta Osinbiribil biribilgunera sartzeko bideetako eta Behobiara sartzeko errepideko (GI-636 errepideko) zirkulazio guztia etengo da, eta itzulbidea itxita egongo da.
Apirilaren 27an, 14:00etatik 14:35era bitartean gutxi gorabehera, Iparralde hiribidera sartzeko bideetako, Ertzain Etxeko eta Ficobako biribilguneen arteko eta Behobiara sartzeko errepideko (GI-636 errepideko) zirkulazio guztia etengo da. Jarraian, 17:10etik 17:35era bitartean gutxi gorabehera, GI-636 errepidera sartzeko zirkulazio guztia etengo da, Punttatik Gaintxurizketaraino.
Apirilaren 28an izango dira aldaketa gehienak. Egun horretan, 08:30etik aurrera, Francisco de Gainza karrikaren eta Gipuzkoa hiribidearen artean, Kolon pasealekua itxita egongo da, bi noranzkoetan. J. Etxeandia plazako taxi geralekuan ez da aldaketarik izango.
Ezta ere San Juan plazako itzulbidean.
09:40tik 10:10era bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuak ezingo dira sartu Kolon pasealekura, Hondarribia kalera, Zubimusu plazatxora eta, Gibeleta eta Zubimusu artean, Letxunborro hiribidera. 11:00etatik aurrera, ibilgailuak ezingo dira sartu hilerriko biribilgunetik San Martzial mendira.
11:30etik 12:10era bitartean gutxi gorabehera, debekatuta egongo da ibilgailuek toki hauetan zirkulatzea: GI-3453 errepidean, hilerriko biribilgunearen eta N-121 errepidearen (Lastaola baserriko bidegurutzearen) artean; Artiga ibilbidean, Cesar Figuerido kalearen eta Artiako zubiaren artean; Gaspar Montes Iturrioz ibilbidean (Meakako errepidean), Ola sagardotegiaren eta Artiako zubiaren artean; eta Erlaitz eta Aiako Harria mendietara joateko bideetan.
12:15etik 12:45era bitartean gutxi gorabehera, Elizatxo hiribideko biribilgunetik (olibondoetatik) Gipuzkoa hiribidera sartzeko zirkulazio guztia etengo da. 12:15etik 12:45era bitartean gutxi gorabehera, Oiartzundik, Irunera bidean Letxunborro hiribidetik, Zubimusu plazatxotik, Hondarribia kaletik (Hondarribia eta Irun arteko lotunetik), Kolon pasealekutik eta Gipuzkoa hiribidetik hirira sartzeko zirkulazio guztia etengo da.
Nafarroa hiribidean, Kolon pasealekuaren hasieraraino zirkulatu ahalko da. Iparralde hiribidean, Beraketa karrikaraino zirkulatu ahalko da. Renferen geltokiko sarreran, 12:15etik 12:45era bitartean bakarrik izango dira aldaketak, baina, gainontzean, Anaka kaletik sartu ahalko da.
Gainontzeko aldaketak, udalaren orrialdean daude ikusgai.