Eskubaloira hurbiltzeko, Plazaratu Hondarribia
Igande honetan izango da hitzordua, goizeko 11:00etatik 13:00ak bitarte Hondartzako aparkaleku ondoan.

Erreginaren kopa maiatzaren 10etik 12ra bitarte jokatuko da, Donostian. Hori dela-eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak Plazaratu ekimena abiatu du. 5 leku aukeratu dituzte horretarako: Elgoibar, Aizarnazabal, Zumaia, Errenteria-Orereta eta Hondarribia.
Igande honetan izango da hitzordua, goizeko 11:00etatik 13:00ak bitarte Hondartzako aparkaleku ondoan. Doako saioak dira. 2012tik 2015 urteko bitarteko neska- mutilei zuzendurik dago eta helburua eskubaloira hurbiltzea, ezagutzea eta probatzea da. Eguraldi txarrarekin Jostaldi Pilotalekuan egingo litzateke. Bi zelai izango dituzte alebin zein benjaminek eskubaloian aritzeko.
Hondarribiko Eskubaloi Klubeko presidenteak, Juan Luis Silanesek, familiak eta haurrak gerturatzeko deia egin du. Ekimenean izango dira ere Hondarribia Eskubaloi taldeak eta CD Bidasoak dituzten neska-mutilak.