Furgobaratza, maiatzaren 2an

Baratzaren gaineko dudak argitzeko parada eskainiko du Irungo Baratze Parkean. Edonor gertura daiteke doako aholkularitza zerbitzu honetara.

Irungo Baratze Parkera iritsiko da beste behin Furgobaratza. Bisita, maiatzaren 2an izango da eta baratzaren gaineko dudak argitzeko parada da eskainiko dutena. Era berean, landare eta hazi ekologikoak lortu ahalko dira.

Laburbilduz, doako aholkularitza zerbitzua da eta edozein erabiltzaile gertura daiteke, udal baratzeetako kidea izan ala ez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.