2024/4/10

Uraren zikloaren kudeaketa integrala hobetuko duen programa aurkeztu dute

Hilaren 9an aurkeztu zuten Uramuga programa. Euskal Herriko hainbat administrazio eremuri eragingo dion proiektua da eta hiru urteko epea izango dute ezarri dituzten helburuak betetzeko.

Atletismoa, Emakumeok Zast!-ekin

Hilaren 19an Plaiaundiko pistetara joango dira atletismoa probatzera. Dagoeneko izena eman daiteke Parean eta Kera elkarteen dinamika honetan.

Errugbiak Irungo kaleak hartu zituen asteburuan

Txingudi Rugby Club taldeak errugbi eskolen arteko nazioarteko topaketa egin du asteburuan eta Euskal Herriko zaleak gerturatu ziren.

Udal diru laguntzak ostiraletik aurrera ahalko dira eskatu

Alor desberdinak sustatzeko deialdiak zabaldu ditu udalak. Hilabete bateko epea zabaldu dute eskabideak egiteko, ostiraletik aitzina.

San Juan aparkalekuko irteera bat itxita egongo da

Prudencia Arbide kaleko irteera hilaren 15etik 19ra itxita egongo da, 08:00etatik 18:00etara. Eliza kalekotik irten beharko da.

2025ko udal egutegiaren gaia Irunen koloreak izango da

Lehiaketa martxan dago urriaren 30era bitartean. Guztira, 13 argazki hautatuko dituzte, hilabeteko bat eta azalekoa.

Osasun mentalaz, gurasoekin

Gipuzkoako Foru aldundiak osasun mentalaren gaineko estrategia garatu du, eta horren barruan, hitzaldia egingo du Hondarribian hilaren 22an.

'The last souls of Syria' dokumentala, ostiral honetan

Amnistia Internazionaleko kideekin batera ondu du udalak proiekzioa eta ondorengo mahai ingurua. Sarrera doakoa da, gonbidapenarekin.

Jaizubia Hipika Kluba Zizurreko Kopan izango da

Jaizubia Hipika Klubeko 40 zaldizko eta amazona baino gehiago bertaratuko dira asteburu honetako Anagan II. Kopara.

Gehiago