Palestinaren kontrako genozidioaz ariko da ostiralean Taher Ali ekintzailea
Samidoun Euskadi eta Al-Yudur Juventud Palestina Antolakuntzako kideak 'Genozidioa eta erresistentzia Palestinan' izeneko hitzaldia eskainiko du Hondarribian.
Palestinaren genozidioa eta erresistentzia izeneko hitzaldia antolatu du ostiralerako (hilak 15) Aiza Kultur Elkarteak. Samidoun Euskadi eta Al-Yudur Juventud Palestina Antolakuntzako kide Taher Alik eskainiko du hitzaldia. Hondarribiko Kultur Etxean izango da saioa (103. gelan), 19:00etan. Saioa gaztelaniaz izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
HITZAk Taher Ali elkarrizketatu zuen joan den urri bukaeran. Hemen elkarrizketa osorik irakur daiteke.