'Goazen' telesaileko aktoreek kontzertu berezia eskainiko dute urtarrilean
Urtarrilaren 7an 'Goazen 10.0 Kontzertuan' emanaldia eskainiko dute Hondarribian. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.
Datorren urtarrilaren 7an (igandea da) Goazen telesaileko aktoreak dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dute Hondarribiko haurrek. Izan ere, Goazen 10.0 Kontzertuan emanaldia jasoko du igande horretan Itsas Etxeko auditoriumak. Inork galdu ez dezan, bi saio egingo dituzte, lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezkeela jakinarazi du udalak. 10 euroan eskura daitezke, mi modutan: hilaren 21 eta 22an presentzialki Arma Plazan eta hilaren 23tik aurrera internet bidez (egun horretan aktibatuko dute aukera).