Fatxadan pintaketa gorri batzuk egin dizkiete asteburuan. "Berriz ere aurpegia ematen ez dutenen eta gauez jarduten dutenen intolerantzia" salatu nahi izan dute.
Migratu duten emakumeei Irun gehiago ezagutzen laguntzea da xedea, emakume boluntarioen laguntzarekin. Bi txandatan dago banatuta programa.
Manifestazioa deitu dute larunbat honetarako "Israelgo Estatu sionistaren genozidioa salatzeko eta palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzeko". Hendaiako tren geltokitik abiatuko dira 12:00etan eta Irungo CAF enpresan bukatuko dute mobilizazioa.
Gernika-Palestina manifestuaren aldeko Hondarribiko talde batek antolatu du biharko mobilizazioa. "Berehalako su etena eta eraso guztien amaiera" eskatuko dute.
1936an Pikoketan fusilatutakoak omendu zituzten atzo eta aldarrikatu zuten bertan jazotakoa ikertzen segitzeko memoria leku bilakatzea hobia.
Gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuen atzo. Mattin Etxebeste (Oiartzun) eta Ane Jaunarena (Lezo), bigarren eta hirugarren.
Osasun Bidasoak hitzaldi bat antolatu du asteazken honetarako, Larreaundi-Olaberria auzo elkartean.
San Juan plazan, udaletxearen atarian elkartzeko deia egin dute 19:00etarako. "Konponbide baketsu eta negoziatua bilatzeko deia" egingo dute.
Gaztedi B garaitu duten Plaiaundikoek 39-0 ezarriz markagailuan. Hasieratik izan zuten menderatuta partida.