Atzo arratsaldez elkartu ziren udal ordezkariak, urriko osoko bilkura egiteko. Garbiketa zerbitzuak edo kredituen xede aldaketak ere landu zituzten.
Bizikleta baserriko aitzurra eta goldearengatik aldatu ditu azken urte honetan hondarribiarrak. Atsedena hartu du, baserrian buru-belarri baitabil, baina lehiara itzultzeko irrikaz dela aitortu du.
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzarako eskubide kolektiboaren alde egingo du. «Gizarte osoa» dago deituta, aldarria transbertsala baita. Tokiko batzar feministetan gakoak landu dituzte.
Euskararen aurkako oldarraldiari erantzuteko Bilboko azaroaren 4ko manifestaziora joateko deia zabaldu dute Irun, Hondarribi eta Hendaiako eragileek. Autobusa antolatu dute bertaratzeko.
Albiste barruan, Irungo futbol, areto futbol, saskibaloi, eskubaloi eta errugbi taldeen hitzorduak.
"Irun-Empleo Silver Economy" inklusio proiektu pilotuan parte hartu duten hamahiru kidek mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko 2. Mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratu dute.
Azaroaren 4an jasoko du Itsas Etxeak ikuskizuna. Lehen emanaldia 16:30ean hasiko da, eta bigarrena 19:00etan.
Ilusioz hartu ditu udal taldeak oinezko eta txirrindularientzako espazioa zabaltzea, edo aparkaleku berria eraikitzea.
Hondarribiko Udalaren laguntza izan du klub nautikoak ontzi berria erosteko. 'Batallau' izena jarri diote.
Azaroaren 4an, Euskal Herri osoko jendea Bilbon elkartuko da, euskararen normalizaziorako politika publikoak hedatzea ukatzen duten sententziak salatzeko.