Irungo Udalak bigarrenez abiatu du 'Zinema haur eta gazteentzat' zikloa. Euskarazko 20 film proiektatuko dira hilaren 28tik abenduaren 30era, doan.
Bidasoa Atletiko taldeak eta Fortuna elkarteak taldean entrenatzeko proiektu bat jarri dute martxan: Biziki. Atletismoa ardatz hartuta, astean bi aldiz elkartzen dira, kirola egin eta taldekideekin egoteko.
Istillaga plazan kokatua dagoen gunea bihar inauguratuko da ofizialki. Eguna berezia izatea nahi dute, eta dantza emanaldiak, musika, bisita gidatuak eta hamaiketakoa prestatu dituzte bertaratzen direnentzako. Ekitaldia 12:00etan hasiko da.
Aurtengo leloa 'Ni prest nago, eta Gipuzkoa?' izango da, eta Atzegiko iturrien arabera, "adimen desgaitasuna duten pertsonek administrazio publikoan legez dagozkion 100tik 2 langileko postuak sortzea aldarrikatuko" du.
Gaztetxeak «genero eta botere rolak» lantzeko prozesu bat abiatuko du, eta gune askean ibiltzen direnei dei egin diete parte hartzera. Hiru hilabetez itxita egon eta gero, igandean berrireki zuten berriz ere.
Hondarribiko Udalak jakinarazi du zenbait egokitze lan egin behar dituztela bertan, bi egunez.
2024ean Txingudiko Zerbitzuakek % 10era arte garestituko ditu zabor tasak, eta % 7,5ean urarena. Horien aurrean, zerga birbanatzaileen beharra aldarrikatu du David Nuñok.
Bisita euskaraz egin nahi dutenek 10:30ean izango dute hitzordua, arrantza portuan. 90 minutu inguruko iraupena izango du saioak.
Real Unionek sailkapenaren bigarren postuan den eta aurtengo sasoian galdu gabe den Ponferradina jasoko du igandean Galen, 16:00etan. Txuri-beltzek etxeko bosgarren garaipena jarraian nahi dute.
Bihar irekiko ditu ofizialki ateak Emakumeen Etxeak eta horren atarian irakurketa egin du koalizio moreak.
Alderdi jeltzaleak nabarmendu du Irun ez dagoela etxebizitza eskuratzeko sortu den krisitik kanpo, eta bi neurri zehatz proposatu ditu alokairuko etxebizitzen eskaintza sustatzeko asmoz.