Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskarazko zinemaz gozatu ahal izango da Mendibilen

Irungo Udalak bigarrenez abiatu du 'Zinema haur eta gazteentzat' zikloa. Euskarazko 20 film proiektatuko dira hilaren 28tik abenduaren 30era, doan.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/10/20

Nuria Alzaga Irungo Udaleko Euskara ordezkariak Zinema haur eta gazteentzat zikloa aurkeztu du gaur Ocine Mendibil zinemetan. Euskara arloak ondutako egitasmoak aukera emango die Irungo familiei haurrentzako euskarazko proiekzioez doan gozatzeko. Saio guztiak Mendibilen izango dira, 16:00etan.

Iazko “arrakastaren” ondoren, aurten zikloa berriro antolatzea erabaki dutela adierazi du Alzagak. Aurtengo programa iazkoa baino “zabalagoa eta oparoagoa” izango dela aurreratu du Euskara ordezkariak. Aurten haur eta gazteei zuzendutako 20 film proiektatuko dira, 15 bikoiztu eta 5 original euskaraz.

Zinema zikloa datorren larunbatean hasiko da, hilak 28, 16:00etan, eta estreinako filma Abentura erraldoia izango da. Programazioa abenduaren 30ean itxiko da Pikachu detektibea filmarekin.

Iazko ekitaldiarekin alderatuta, aurtengoak berritasun bat duela jakinarazi du Alzagak, bi film Eguberritan proiektatuko baitira. Eguberritan haurrekin zinemara joateko dagoen ohitura ikusita, antolatzaileek bi film programatu dituzte data horietarako: Space Jam abenduaren 28an eta Pikachu detektibea abenduaren 30ean. Eguberrietako bi saioetara joan nahi dutenek egunean bertan lortu ahal izango dituzte sarrerak Mendibileko zinemetako leihatiletan, 15:00etatik aurrera.

Sarrerak

Proiekzio guztiak ikusteko sarrerak doakoak dira, eta horiek lortzeko sistema honakoa dela azaldu du Alzagak: ostiralero, 15:30etik aurrera, Mendibileko leihatilan asteburu horretako proiekzioei dagozkien sarrerak egongo dira eskuragarri. Ostiralean banatu ez diren sarrerak, aldiz, asteburuan jarriko dira salgai leihatilan, 15:30etik 22:00etara. Antolatzaileek gogorarazi dute pertsona bakoitzak lau sarrera har ditzakeela gehienez, eta sarrerak hartzerakoan, “arduraz” jokatzeko deia egin dute.

Hona hemen programazio osoa:

  • Urriak 28: Abentura erraldoia.
  • Urriak 29: Hopper oilaskoerbia.
  • Azaroak 4: Superheroien familia.
  • Azaroak 5: Berpiztu.
  • Azaroak 11: Mavka: Basoaren zaindaria.
  • Azaroak 12: Dragoiaren gidaria.
  • Azaroak 18: Lau ahizpa magikoak.
  • Azaroak 19: Zipi eta Zape: Kaniken kluba.
  • Azaroak 25: Tom eta Jerry.
  • Azaroak 26: Small foot.
  • Abenduak 2: Yoko oporretan.
  • Abenduak 3: Dardara.
  • Abenduak 9: Unicorn wars.
  • Abenduak 10: Handia.
  • Abenduak 16: Momiak.
  • Abenduak 17: Irati.
  • Abenduak 23: Zutik!
  • Abenduak 26: Maya erlea – Urrezko esfera.
  • Abenduak 28: Space Jam.
  • Abenduak 30: Pikachu detektibea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.