2023/9/5

EH Bildu: "Konponbiderako oinarriak jartzeko garaia da"

Taldeko bi zinegotziak elizako eskaileretan egongo dira ostiralean,  "Jaizkibel Konpainiari historian lehenengo aldiz Hondarribiko Udalak egingo dion harrera ofizialean". Legegintzaldi honetan gatazkari bukaera emateko "aukera garbia" dagoela diote.

"Zergatik bilakatu da ezinezko gaur egun mendetan gertatu dena?"

Jaizkibel Konpainiak eskutitza bidali du hondarribiarren etxetara. Alardeak emakumeen parte hartzea bermatzeko gauza izan behar duela dio, historian zehar "sentsibilitate" desberdinak batzeko gai izan den bezala.

Eraso matxista elkarretaratzea

Azken bi eraso matxistak salatzera deitu du udalak

Bart gauean bi eraso matxista izan dira herrian, eta horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar. Martxoak 8 plazan bilduko dira.

Erasoen kontrako protokoloa indartuko du udalak

Erasoei "modu integralean" erantzun nahi dio udalak. Jaiak iraun bitartean guneak indartuko dituzte eta 24 orduz aktibo izango den arretarako telefono bat eskuragarri izango da.

Jaizkibeli zein desfile baztertzaileari egingo die harrera Eider Mendozak ostiralean

Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du diputazioak ere «mugimendu bat» egin nahi duela, «apaltasunez», «elkar ulertzearen eta konponbidearen alde».

Berria

[Erreportajea] Herrialdeen garapenean, bidelagun

Behar Bidasoa GKEko boluntarioek Ruandan, Kolonbian eta Paraguain lan egiten dute batik bat. Garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko proiektuen finantzaketaz zein jarraipenaz arduratzen dira.

Jaiak "parte hartzaileak, errespetuzkoak, alaiak eta zoriontsuak" izan daitezen

Jaien atarian, udalean ordezkaritza duten talde guztiek adierazpen bateratua kaleratu dute. Abotsanitz, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduk sinatu dute.

HAPOren inguruko bi saioetan, "parte hartze handia eta aktiboa"

Azken asteotan "adostasun zabalagoa" bilatzeko bi saio ireki egin dituzte, egun onartuta dagoen dokumentuak ez duelako "babes maila nahikoa".

Arraunlari berri bila dabil Hondarribia AE

Datorren asteartean elkartera gerturatzera gonbidatu dituzte neska-mutil hondarribiarrak. Arraunean hasi edo kirola probatu nahi dutenei egin diete deialdia.

Irun Hiria Musika Bandaren emanaldia, ostegunean

20:00etan hasiko da kontzertua, Junkal Elizaren plazatxoan. Orotariko musika estiloz beteriko errepertorioa prestatu dute.

Kontserbatorio eta musika eskolan hainbat plaza libre gelditu dira

Ikasturte berria datorren astelehenean abiatuko da, baina heldu hasiberrientzako balletean nahiz musika hizkuntzan izena eman daiteke.

Hainbat jarduera antolatuko dituzte eskualdean, Mugikortasun Astearen harira

Bizikleta eta auto elektrikoa protagonista, Mugaz Gaindiko Partzuergoak tailerrak, hitzaldiak eta irtenaldiak antolatuko ditu.

Bidasoa Irun, Asobal Liga hasteko prest

Irundarrek larunbat honetan hasiko dute 2023-2024 denboraldia Bartzelonaren aurka, Artalekun, 16:45ean. Klubak, gainera, lehen lau jardunaldien ordutegiak iragarri ditu.

BATeko kideak hondakinen bila itsasoratu dira

Joan den ostegunean, BATeko kirolariek hondakin bilketa egin zuten itsasoan, Mater museoa eta Ekoetxea lagun.

Gehiago