2023/6/13

Hogei kirol ikastaro, UDA 2023 kanpainan

Udalak eta hiriko kirol klubek prest dute urtero udan abiatzen den egitasmoa. Horrez gain, ostegunean irekiko da San Martzial-Txingudi kiroldegiko aire zabaleko igerilekuen denboraldia.

Danontzat Gastrotekak irabazi du Erdi Aroko Pintxo onenaren saria

Itsaso, baso eta mendi kutsua izan dute lehiaketara aurkeztutako pintxoek. Aurtengo maila "oso altua" izan dela nabarmendu du epaimahaiak.

Erabateko gaitzespena Irungo sexu erasoari

Jose Antonio Santano jarduneko alkateak irmo gaitzetsi du erasoa. Bidasoko Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur 18:00etan, San Juan plazan, eta udaleko Berdintasun Batzordeak, 19:00etan, leku berean.

Bidasoko Itaiak sanmartzialetarako protokoloa aktibatuko du

Indarkeria matxistari aurre egiteko erantzun eraginkorrak behar direla adierazi du Itaiak. Asanblea egingo dute hilaren 19an.

Hondarribiarrak garaile zesta punta ligaxkako bosgarren jardunaldian

Jostaldi pilotalekuan jokatu zen herriarteko ligaxkaren 5. jardunaldia. Etxeko taldea fin aritu zen iragan larunbatean.

Igandean ospatuko dute zesta punta eskolen eguna

Sei eskola bilduko dira Jostaldi pilotalekuan egun osoko festaz gozatzeko. 10:00etan hasiko da jaialdia.

Alarde Publikoaren entseguak iragarri dituzte

Alarde Publikoak konpainien entseguak non eta noiz izango diren esan du. Larunbat honetan hasiko dira, eta Olaberria konpainiarena izango da lehena.

Udako ordutegia izango du datozen hilabeteetan BAZ bulegoak

Ekainaren 15etik irailaren 15era aldatuko du Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzuak ordutegia.

Bizikleta festa, Antzarango jaien egitarauan

Larunbat arratsaldean antolatu dute bizikleta ardatz izango duen jaia, 16:00etatik 20:00etara. Askotariko jarduerak antolatu dituzte bizikletaz gozatzeko.

Gehiago