Igandean ospatuko dute zesta punta eskolen eguna

Sei eskola bilduko dira Jostaldi pilotalekuan egun osoko festaz gozatzeko. 10:00etan hasiko da jaialdia.

Beotibar, Danok bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribiko eta Zumaiako klubek zesta punta eskolen eguna ospatuko dute igande honetan (hilak 18) Hondarribian.

Jostaldi pilotalekuan bilduko dira 10:00etatik aurrera haur, gazte eta helduak egun osoko festaz gozatzeko.

Egitaraua hurrengoa izango da:

  • 10:00etan Benjamin kategoriako puntisten kiniela.
  • 11:00etan Alebin kategoriako puntisten kiniela.
  • 12:00etan Infantil kategoriako puntisten kiniela.
  • 13:00etan Emakume puntisten erakustaldia: Maite Ortiz-Frida Watkins vs Naroa Merino-Eneritz Lizardi.
  • 14:30ean Bazkaria.
  • 16:30ean Puntista frofesionalen jaialdia: Goikoetxea-Lekerika vs Barandika-Lopez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.