Datorren maiatzaren 2tik 6ra dantzan jarriko du herria Kemen taldeak. Dantzaz gain, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte.
Eremua babesteko indarrean dagoen legedia "lehenera dezatela" eskatu diote aldundiari, "eraginkortasunez jardun dezatela".
Zientzia-kazetaritza kategorian saritu dute Hondarribian egokitutako hernaniarra. 'Dragoi txiki bat egongelako horman' lanagatik saritu dute.
Irungo koalizio abertzaleak "modu positiboan" baloratu ditu Irunbus zerbitzuetan egingo diren aldaketak, baina biharko udalbatzan aurrerapauso gehiago eskatuko dituztela esan dute.
Osoko bilkura astebetez atzeratzea proposatu berri du udal gobernuak, baina azken erabaki honen kontra ere agertu dira Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu. Hauteskundeen ondoren egiteko eskatu dute.
Elizatxo goialdetik Ficobaraino joango da linea berria, Mendibil ingurutik pasatuz. Horretarako, lau autobus elektriko berri erosiko dituzte.
Larunbatean Orion Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 7. jardunaldia eta Gipuzkoako 8+ AB M Txapelketa jokatuko dituzte hondarribiarrek. Astelehenean berriz, modalitate bereko Euskadiko Txapelketan ariko dira.
Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko kontzertuak jasoko ditu Kultur Etxeak.
Azterketa bat eskatuko dute ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioen gainekoa eta horiek instalatzeko aurrekontua egitea galdegingo dute ere.
XXI. Nazioarteko Gitarra Jaialdia hasiko dute bihar. Bost kontzertu eskainiko dituzte, guztiak doakoak.
Orotara, 331 lan aurkeztu dira lehiaketara. Irabazleak irailaren 9an erabakiko dituzte, eta sari banaketa azaroaren 24an egingo da.
Hiru urtez gaixotasun baten aurka borrokatu ondoren, atzo zendu zen 17 urteko gaztea. Klubak doluminak eman dizkio familia, taldekide eta lagunei.