Iñaki Sanz Azkue hondarribiarrak CAF-Elhuyar saria jaso du
Zientzia-kazetaritza kategorian saritu dute Hondarribian egokitutako hernaniarra. 'Dragoi txiki bat egongelako horman' lanagatik saritu dute.

Hondarribian egokitutako Iñaki Sanz Azkue biologo hernaniarrak CAF-Elhuyar saria jaso berri du. Begiratu urrunera lelopean banatu dituzte aurtengo sariak, atzo egin zuten entrega ekitaldia Usurbilgo Sutegi aretoan.
Zientzia-kazetaritza kategorian saritu dute Sanz, Dragoi txiki bat egongelako horman lanagatik. Epaimahaiaren arabera, “gai garrantzitsu bat” landu du hondarribiarrak: klima aldaketa. Gaiaz harago, zein ikuspegirekin landu duen nabarmentzekoa iruditu zaio epaimahaiari. Izan ere, klima aldaketari lotutako artikuluek hondamendi kutsua izaten dute maiz, eta Sanzek aldiz, “xumetik eta txikitik heldu” dio. “Estilo argia eta atsegina” erabili duela diote antolatzaileek.
2.000 euroko ordaina eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura jaso du.