Uztailaren 2an Frantziako Tourra herritik igaroko da. Honen harira, Jaizkibelgo igoera seinale finkoekin markatuko dute, "zaleei igoera ahalik eta ondoen kudeatzen laguntzeko" asmoz.
Herriari "freskura eta dinamismoa" emango diola adierazi du PPk, "herriak galdu duen lidergo hori" ekarriko duela.
Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu taldeek onarpen prozesua "irizpide tekniko eta helburuetan oinarritu behar dela" esan dute, "eta ez egokitasun politikoko irizpideetan". Udal gobernuaren "kudeaketa eredu autoritarioa" salatu dute.
Denboraldiko helburutik 160 minutura dago errugbi talde bidasoarra. Atletico San Sebastian izango da play offeko arerioa. Bihar da lehen partida, 17:00etan, Plaiaundin.
Ekiherri Energia Komunitateak bidea hasi du. Aurkezpen publikoa eginda, bazkidetza kanpainari ekin dio irabazi asmorik gabeko kooperatibak. Energia berriztagarrien garapenean erreferente izan nahi du.
34 urte egin ditu Irunen liburuzain bezala. Irungoak, eta oro har liburutegi guztiek une gozoa bizi dutela dio. Irakurtzeko joerak aldatzen ari diren arren, paperekoa «bakarrik» mantenduko dela ziur da.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, bi eskualdeetako liburu dendariekin bildu da HITZA, bizi duten egoeraz hitz egiteko. Urte gogorrak izan badituzte ere, pandemiak «haize freskoa» eman die.
Konpainia bakoitzak hautagaitza aurkezteko modu propioa du, eta lehen kantinerak izango nor diren maiatzaren 5ean jakingo dira.
Herriko taldeen asteburuko partiden ordutegi eta jokalekuaren informazioa, hemen.
Irunen parte hartzeko bide berriak aztertuko dituzte, hiri honetako biztanleriaren %15 migratzailea eta gaztea dela aintzat hartuta. Maiatzaren 8, 15, 18 eta 25ean egingo da.
Programaren hirugarren ekitaldia egingo da hilaren 27an Palmera Montero guneko bigarren aretoan, 17:00etatik 19:00etara.
Museoak egitarau oparoa osatu du udaberrirako helduen eta haurren artean antzerkia eta antzerkizaletasuna bultzatzeko helburuarekin.
Waterpoloko partidu bat jokatu behar dutenez, harpidedunentzako itxita egongo da 16:30etatik 22:00etara.
Poesiaren maitaleei sortu nahi den taldearekin bat egitera gonbidatu nahi dituzte. Horretarako, interesdunek posta elektronikoz mezu bat bidali beharko dute hilaren 25a baino lehen.
Bihar hasi eta maiatzaren 27ra bitarte elkartuko dira larunbat guztietan Dunboa Txiki ikastetxearen patioan.
Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, Irungo kirol taldeak bueltan dira denboraldia ahalik eta ondoen bukatzeko eta beren helburuak betetzeko.
Kontsulta itzazu asteburuan Bidasoko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.