2023/3/20

Dena prest Eliz Musikaldiaren 39. ediziorako

Datozen bi asteburuetan lau koruk musika emanaldia eskainiko dute Kale Nagusiko parrokian. Saio guztiak doakoak izango dira.

Txingudik azken jardunaldian itxi beharko du play-offetarako sailkapena

Nagusitasunez irabazi bazuten ere (38-6), ez dute oraindik sailkapena lortu. Bi aste barru jokatuko dute Amurrion, eta nahikoa izango dute puntu bat lortzea igoerako play-offa jokatzeko.

Lasterketa zale guztientzako jarduerak antolatu ditu BATek

Apirilaren 23an 5 kilometrotako bina lasterketa; ttipi-ttapa; esku bizikleta eta gurpildun aulkian dabiltzanentzako lasterketa; edota atletismo erakustaldiak egingo dira Zabaltza plazaren inguruan. Milia solidarioa ere egingo dute Minbiziaren Aurkako Gipuzkoaren Elkartearen lana sostengatzeko.

Ikust Alaiaren obren nondik norakoez aritu da udala

Kanpoaldeko lanak bukatuta, iazko azaroan hasi zituzten barnealdea birgaitzeko lanak. Museo barruko plana lantzen ari dira oraindik.

EAJk ardura gehiago eskatzen ditu segurtasunaren gaian

Jeltzaleek alkateari eskatu diote "modu eraginkorrean" jokatzea eta segurtasuna "lehentasunezko" gaia izatea.

Dinuy enpresak jasoko du Irun Ekintzan sarien ohorezko aipamena

Irungo enpresa eta ekintzaileek berrikuntzaren arloan erakutsitako ahaleginak eta talentua saritzen dituzte, hogei langiletik gorako enpresak errekonozituz.

Solas Jolas programako behin-behineko zerrendak kaleratu ditu udalak

Onartuen eta ez onartuen zerrendak ikusgai daude jada. Erreklamazioak ostiralera arte egin daitezke, eta hilaren 31n publikatuko dituzte behin-betiko zerrendak.

Ordezkaritza txukuna egin zuten BATeko atletek Iruñean

Euskadiko taldearekin joan ziren Irun eta Hondarribiko lau atleta eta puntu garrantzitsuak eman zizkioten taldeari.

Marlaxkakoek bi garaipen eskuratu dituzte etxean

Preferentera igotzeko eta lehenengo mailan mantentzeko play-offak jokatu zituzten atzo Marlaxkako B eta C taldeek.

Aldundiaren udako programetan izena emateko epea zabalik

Aldundiak 1.431 plaza eskainiko ditu aurtengo udan, udalekuetan eta Gazte Oporraldiak programetan. Hilaren 28an amaituko da izena emateko aukera.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-3-17)

Martxoak 17ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'Mugen gaindi' poltsa eta 'Bihotzean giltza' termoa da.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-03-20)

Real Unionen talde nagusiari garaipenak ihes egin zion azken minutuan. Errugbian, gizonen lehen taldeak garaipena lortu zuen igoeraren lehian.

Garajeetako behar energetikoak aztertzea eskatu du Ekologistak Martxanek

Ibilgailu elektrikoek kargatzeko behar dituzten instalazio berriak egitea nahi dute. Aurrekontu partida bat eskatu diete horretarako Irun eta Hondarribiko udalei.

Gehiago