Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aldundiaren udako programetan izena emateko epea zabalik

Aldundiak 1.431 plaza eskainiko ditu aurtengo udan, udalekuetan eta Gazte Oporraldiak programetan. Hilaren 28an amaituko da izena emateko aukera.

Izena emateko epea zabaldu du aldundiak gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia,Irun
2023/03/20

Antolatzen dituen udako programetan izena emateko epea zabalik du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, gaurtik eta hilaren 28ra arte izango da aukera izena emateko udalekuetan, zein Gazte Oporraldiak programetan. Guztira, 1.431 plaza dira zozkatuko dituztenak izena ematen duten haur eta agzteen artean, 1.050 Udalekuak programan eta 381 Gazte Oporraldietan.

Udalekuak, 7-13 urte arteko haurrei begirakoak dira (2010-2016 urte artean jaiotakoentzat) eta 14-17 urte bitartekoentzat Gazte Oporraldiak (2006-2009 urte artean jaiotakoentzat), eta plazen %5 hezkuntza behar bereziak dituzten haur eta gazteentzat izango dira.

Udalekuetako haurren egonaldiak zazpi egunekoak izango dira, eta utzailaren 1ean hasita, uztailaren 29an amaituko dira. Gazteen egonaldiak, berriz, zazpi eta hamabi egun artekoak izango dira, eta abuztuaren 7an amaituko dira. Hizkuntzari dagokionean, berriz, udalekuetako txanda batzuk euskaraz izango dira, eta beste batzuk, elebidunak. Gazte Oporraldietako txanda batzuk euskaraz izango dira, eta beste batzuk gaztelaniaz.

Izena emateko garaian, bakarka egin dezakete interesdunek, edota hiru laguneko taldetan, gaurtik eta hilaren 28ra arte, internet bidez, Udako Programen bulegoan, edota kanpainan parte hartzen duten udal bulegoetan. Zozketa apirilaren 17an egingo dute eta orduan jakinaraziko da emaitza parte hartzen duten bulegoetan eta interneten. Erreklamazio epea, berriz, hilaren 29an eta 30ean izango da. Plaza lortu dutenek apirilaren 18tik 26ra bitartean izango dute behin betiko izena emateko epea.

Udalekuen gaineko informazio guztia  hemen klik eginda; Gazte Oporraldiena, hemen klik eginda.

Udabizi, aisialdi eskaintza bilatzailea

Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Udabizi bilatzailearen garrantzia nabarmendu du bestalde. Iaz 7.000 bisita jaso zituen  bilatzaile horrek, eta bertan, Gipuzkoako elkarte, erakunde eta entitate ezberdinek antolatutako udako aisialdi eskaintzak daude bilduta, baita alor horretako lan eskaintzak ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.