Garajeetako behar energetikoak aztertzea eskatu du Ekologistak Martxanek

Ibilgailu elektrikoek kargatzeko behar dituzten instalazio berriak egitea nahi dute. Aurrekontu partida bat eskatu diete horretarako Irun eta Hondarribiko udalei.

Ekologistak Martxan taldeak proposamen bat helarazi die Irungo eta Hondarribiko Udalei bi hirietako garaje publiko eta pribatuen parkeetan behar energetikoen premiazko azterlanak egin ditzaten.
 
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko behar diren instalazio potentzialak hartune eta transformadore berriekin elektrifikatzea nahi dute Ekologistak Martxanekoek.
 
Horretarako bi eskaera egin dituzte. Batetik, aurrekontu-partidak nahi dituzte garaje-parke gehienetan egin behar diren ekintza berriak babesteko. Bestetik, bi hirietako kale eta auzoetan kargagailu elektrikoak instalatzeko politiken alde egitea galdegin dute.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.