Bileran, gobernuko kideez gain, talde politiko guztietako ordezkariak eta Mendelu Zaharra Elkarteko kideak izango dira. Udaletxean bilduko dira.
'Bidaia' izeneko ikuskizuna sortu du Rene Zugarramurdik, estreinakoz ikusi ahal izango da herrian. Musika, kantuak, efektu bisualak eta argazkigintza nahastuko ditu.
Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.
Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko bi eskualdeetan izango diren elkarretaratze eta manifestazioen zerrenda jaso du HITZAk.
Irunen izan den Espainiako Memoria Historikoaren Kongresuan ez zen itzulpen zerbitzurik eskaini Kepa Ordokik azaleratu zuenez. Udalak dio bi hizkuntzatan egin zuenik izan zela "inongo arazorik" gabe.
BDSKoop elkarteak lau saio antolatu ditu martxoan ekonomia sozialaren gaia jorratzeko. Lehen saioa ostiralean izango da.
Erbestera joandako 10.337 haur identifikatu dituzte, horietatik 1.590 irundarrak; 609 hondarribiarrak eta 571 pasaitarrak. Intxorta 1937 elkarteak eta Foru Aldundiak identifikatu ez dituzten haurrak identifikatzeko, haur horiei gonbita luzatu die.
Bi antzezlanen bitartez egingo dute zaharberritutako ondarearen aurkezpena, larunbatean, 12:00etan. Lanak egiteko 601.754,09 euroko aurrekontua erabili dute.
Bihar da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Irungo Udalak emakumeen parte hartzea sustatzeko politiketan jarri du fokua.
Hurrengo pausoa 7 milioi euroko aparkalekuaren lanak lehiaketara ateratzea izango da.
Iaz, 5.401 abisu erregistratu zituen udal zerbitzuak, eta gehienak telefonoz egin ziren. Erantzuna ahalik eta azkarren ematen hobetu dute.
Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan antolatu den 'Irati' filmaren emanaldirako sarrera bikoitza zozkatuko da. Parte har ezazu!
Martxoaren 8ko programazioaren barruko antzezlana da. Larunbatean izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada.
Bihar, Martxoak 8, egingo dute aurkezpen ekitaldia, Istillaga plazan, 13:00etik aurrera. Istillagan bertan gauzatuko dira jarduera guztiak.
Aurten ere ez dute udalak proposatutako adierazpena sinatuko, adierazpenarekin ados izan arren. "Hitzetatik ekintzetara pasatzeko gai ez den gobernu baten zuriketan ez dugu parte hartuko".
Emakume ekintzaileen jarduna ikusarazteko eta belaunaldi berrientzat eredu izateko helburuarekin, Bidasoa Bizirikek sei emakume elkarrizketatu eta bideoak sortu ditu.