'Ladies on fight' antzezlana, larunbatean Amaia KZn

Martxoaren 8ko programazioaren barruko antzezlana da. Larunbatean izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada.

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Martxoaren 8ko jardueren programazioaren barruan sartu duten emanaldi bat antzeztuko dute larunbatean, hilak 11, 19:00etan, Amaia KZn: Ladies on fight.

Eva Guerrero konpainiaren obra dantza ikuskizun tragikomiko bat da, eta arteaz bizitzeaz egunero dakarren borroka erakusten du. Show businessaren, kultur entretenimenduaren, aukera faltaren eta fokuen atzean ikusten ez den horren guztiaren kritika bat da ikuskizuna.

Umorez betetako gaztelaniazko obra bat dela adierazi dute antolatzaileek. Sarrerek zortzi euroko prezioa dute eta bi modutara eskura daitezke: Amaia KZren webgunean edo antzokiaren txarteldegian emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.