Egitarau zabalarekin aurkeztuko dute Emakumeen Etxea

Bihar, Martxoak 8, egingo dute aurkezpen ekitaldia, Istillaga plazan, 13:00etik aurrera. Istillagan bertan gauzatuko dira jarduera guztiak.

Bihar, Martxoak 8, Irungo Emakumeen Etxea kudeatuko duen elkarteak bere aurkezpena ofiziala egingo du Santiago auzoko Istillaga plazan, bertan baitago kokatuta hiriko Emakumeen Etxea. Irungo Emakumeen Etxeko kogestiorako eratu den elkartea aurkeztuko dute, egitarau zabalarekin. Kogestio hori elkartearen eta Irungo Udalaren artean gauzatuko da. Honakoa da Emakumeen Nazioarteko Egunerako ondu duten programazioa. Jarduera guztiak Istillaga plazan egingo dira:

  • 13:00: Irungo Emakumeen Etxea Elkartearen aurkezpena.
  • 13:30: Clownclusiones ikuskizuna Virginia Koazen eskutik.
  • 14:30: Bazkideen bazkaria.
  • 17:00: M8 Asanblada Feminista Bidasoak deitutako manifestaziora batzeko deia.
  • 20:00: Pencoletas Sisters taldearen show feminista.

Bisita ezazu Martxoaren 8ko atala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.