2023/2/15

Espainiako Txapelketa Absolutuan, BAT-eko bederatzi ordezkari

Bakarkako Estatuko txapelketen artean garrantzitsuena da asteburu honetan egingo dena. Tartean, Teresa Errandonea edota Iker Arozena izango dira bertan.

Anbulatorioa erdigunean eraikitzeko lursaila uzteko eskatu dio EAJk alkateari

Osasun Sailaren asmoak egikaritzeko "trabak" jartzea egotzi diote jeltzaleek alkateari. 10.000 metro karratuko lursaila emateko eskatu diote.

Borrokan jarraitu beharko du Bidasoa Irunek Europan

Iragarpenak bete ziren atzo Artalekun, eta Bidasoa Irunek ezin izan zuen Fuchse Berlin boteretsua gainditu (32-40). Sailkapena euren esku badago ere, borrokan jarraitu beharko dute irundarrek.

Arte paleolitikoan murgiltzeko tailerra

Viajes de Aspasiak Artean Espazioarekin elkarlanean antolatutako sormen eta esperimentazio tailerra da.

Urtea indartsu hasi du Donostiako Aireportuak

Urtarrilean 27.736 bidaiari igaro dira Donostiako Aireportutik, 2019an baino %45 gehiago.

Botiltzarra programa, gazteak alkohol kontsumoan sentsibilizatzeko

Larunbatean Ai Laket!! elkarteko sei bitartekarik alkohol kontsumoak dakartzan arriskuen inguruko informazioa, sentsibilizazioa eta jarraibideak emango dituzte.

Zanpantzar

Bihar, trafiko aldaketak Zanpantzarren desfileagatik

Zanpantzarren desfilea hiriko kaleetan zehar ibiliko da bihar. 18:50etik 19:30era, trafiko mozketak eta autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira.

Gehiago