Espainiako Txapelketa Absolutuan, BAT-eko bederatzi ordezkari
Bakarkako Estatuko txapelketen artean garrantzitsuena da asteburu honetan egingo dena. Tartean, Teresa Errandonea edota Iker Arozena izango dira bertan.
Pista estaliko Espainiako Txapelketa Absolutua egingo da asteburu honetan, otsailaren 17, 18 eta 19an, Madrilgo Gallur herrian. Banakako txapelketen artean Estatu mailako garrantzitsuena da eta BAT-eko bederatzi atletak parte hartuko dute.
Nabarmentzekoa dela klubeko bederatzi atletek parte hartzea dio taldeak, eta horietatik bost harrobitik iritsi izana are azpimarragarriagoa dela uste dute. “Oso garrantzitsua da klubarentzat dugun berezko naturaltasunagatik eta filosofiagatik”.
Teresa Errandoneak 60 metro egingo ditu korri hesi artean; Iker Arozenak luzera jauzietan arituko da; Malen Orduñak pertikari eutsiko dio; Beñat Mikelarenak 200 metrotan arituko da; Juan Errandonea salto hirukoitzean ibiliko da; Maria del Mara Jover Marieta luzerako jauzia egingo du; Elena Martinen kategoria 800 metrokoa izango da; Victoria Brisok proba konbinatuetan parte hartuko du; eta Angela Castell 200 metrotan azkarrena izatea izango du helburu.