
Lamia estudioak 40 urte beteko ditu aurten. Objektiboa argiaren abiaduran doan gizarteari begira jarri, eta argazkigintzaren iraultza txiki eta handiez mintzatu dira Larrukert anaiak.

Mende erdia bete berri du Plaiaundi ikastetxeak. Lanbide Heziketako hamahiru ikasketa ziklo eskaintzen dituzte, enplegagarritasun handikoak. Programazio zabala osatu dute urteurrena ospatzeko.

Letizia Garcia Fernandez eta Aitor Errazkin Vicente dira II. Enrike Lekuona ikerketa bekaren irabazleak. 10.000 euroko zuzkidura jasoko dute euskararen alorreko ikerketa burutzeko.

Jeltzaleek azaldu dute hilabeteak daramatzatela lanean "proposamen bideragarri eta errealista" bat egiteko, eta Santanori eskatu diote "ez dezala hiriarentzat onuragarria den proposamen baten garapena blokeatu".

Abonatu eta erabileraren taula "guztiz zaharkitua" geratu dela deitoratu du udal taldeak. Prezio taula berria mahaigaineratzeaz gain, 'Mugiment' sarearekin bat egitea proposatu dute.

Azpiegituren plan bat eskatzeaz gain, Irungo EAJk egindako proposamenaz mintzatu dira ere.

Programazio zabala ondu dute urteurren berezi hori ospatzeko. Esanguratsuena otsailaren 11ko Ainhoa Artetaren kontzertua izango da.

Antzerkia euskarara ekarri aurretik hainbat sari jasotakoa da. Asier Hernandez eta Miren Gojenola aktoreak dira komedia honetako protagonistak.

Urtarrilaren 10ean hasi zituzten Bidasoa kaleko lanak. Ondoren, Axular, Irun eta Sabino Arana kaleen txanda izango da. Azken honetan autobus geltoki berria egingo dute. Ikus irudiak.

Haize bolarek sortutako kalteak izan dira gehien bat: lurrera eroritako teila zatiak, kalea oztopatzen zuen zuhaitz bat, tokiz mugitutako kontenedoreak...

Waterpoloko partida batzuk direla eta, igerilekuak itxita egongo dira larunbatean, 18:00etatik 22:00etara.

Amaia Kultur Zentroak jakinarazi du larunbat honetako artista madrildarraren kontzerturako ez dela sarrerarik geratzen.

18.95 zinema eta animazio egitasmoa bueltan da, eta Japoniako kultura tradizionalari lotutako bi film botako dituzte otsailaren 12an, Amaia KZn.

Irungo Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei eskatu die bakea irudikatzen duten mezuak eta marrazkiak bidal ditzaten. Horiekin, erakusketa bat antolatuko da datorren astean Palmera Monteron.

Bilera irekian 2023ko Udal Hauteskundeak izango dituzte hizpide. Hondarribiarren ideiak, proposamenak, iradokizunak zein kexak jaso nahi ditu udal taldeak.

236.000 euroko kostua dute lanek, eta Txingudiko Zerbitzuak-ek jakinarazi du maiatzera arte luzatuko direla.

Etxean lehiatu ziren atzo Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari gazteak. Urrezko hiru domina, zilarrezko lau, brontzezko bi eta laugarren sei postu eskuratu zituzten.

Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldian bi taldek garaipena eskuratu zuten. Euskadiko Ligan, berriz, atsedena izan zuten.

Irungo Danako jatetxeko sukaldaria Madrilen izango da gaur eta bihar artean estatuko pintxo eta tapa onenaren sariaren lehian.

Datozen asteetan sei ikuskizun eskainiko dituzte, 'Alaia Galtzagorria' eta 'Untxia eta koitearen abenturak' obrak interpretatuko dituztelarik.