2023/1

Lan esplotazioagatik elkarretaratzea egingo dute hilaren 31n Hondarribiko jatetxe batean

Egoera irregularrean dauden langileez probestu zen jatetxe katearen jabea, eta 12 eta 15 orduko lanaldiak egiten zituzten langileek.

Karen Muñoz Etxebeste. Artista.

[Elkarrizketa] "Bilatzen dudana da nik sentitzen dudan hori kanporatzea"

Aktore, margolari, argazkilari... Gazte oiartzuarraren sormenak isla asko ditu, diziplina askotan. Bere lanaz aritu da, eta begirada eman dio Oiartzunen sortzen ari den mugimendu berriari.

Bidasoa Bizikletaz proiektua pedalkadak ematen hasi da

Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek antolatuta, hiru ekitaldi nagusi eta hamabi tailer antolatu dituzte otsailetik ekainera bizikleta mugikortasuna sustatzeko xedearekin.

Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa, Hondarribian

Bidasoa ibaian izango dira kategoria guztietako estropadak, mailaren araberako luzerarekin. Emakumeen traineruaren urteko lehena, Portugaleten.

Hirugarren anbulatorioaren aldeko mozioa onartu da

Osoko bilkura izan bitartean, udaletxe atarian elkartu dira Osasun Bidasoa plataformakoak eta plan integral bat galdegin dute beste behin.

[Erreportajea] Bide berbera, beste hitz batzuekin

Euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan daude. Horrek eragin du herrietako sostengu taldeen dialektika eta mezua aldatu behar izatea. Presoen eskubideak berma daitezen sozializatzeko, egoera eta termino judizialak garbi azaltzean jarri dute azpimarra.

EH Bilduk Garoa Lekuona proposatu du Hondarribiko zerrendaburu izateko

Koalizioaren Hondarribiko Mahai Politikoak atzo arratsaldean egindako Herri Batzarrean aurkeztu zion proposamena militantziari. Datorren astean zehar onartu beharko dute, barne bozketa bidez.

[Erreportajea] Zuntz optikoa Hondarribiko landa eremura iritsiko da

Hondarribiko landa eremuan dauden auzoetako ehun baserri baino gehiago izango dira banda zabala jartzeko proiektuaren onuradunak. Zenbait auzotan lanak aurreratuta daude.

Osasun publikoaren alde elkartuko dira bihar Irungo udaletxe atarian

Elkarretaratzea 10:00etan izango da. Bihar osoko bilkura egingo da udaletxean eta mozio bat bozkatuko dute osasun publikoaren defentsan.

Atxiki Pilota Eskola sortu dute Uranzu pilotalekuan

8 eta 12 urte bitarteko haurrek pilotan entrenatu ahalko dute Uranzu pilotalekuan, astelehenero. Kuota doan da eta izena eman daiteke dagoeneko.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-01-30)

Asteburu oparoa errugbian eta saskibaloian. Futbolean martxan dira jada igoera faseak eta kopak, denboraldiaren bigarren erdiari ekiteko.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-1-27)

Urtarrilak 27ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Dokumentu bat faltsutzeagatik gazte bat atxilotu dute Irunen

Suitzan ibilgailu bat alokatzeko identifikazio faltsua erabili zuen gidariak. Irungo Guardiako Epaitegietan dago orain akusatua.

Talde feministak eskertuta Almudena Grandes izendatzeagatik plaza bat

Proposamena egin zuten talde berdinek, eskertzeko gutuna idatzi diote Irungo Udalari.

Ekitaldi publiko bat otsailaren 5ean, Oihana Briones aurkezteko

Ekitaldia, 12:30ean izango da, Almudenas Grande plazan, eta Maddalen Iriarte lehendakarigaia ere bertan izango da.

PSE-EEk kezka adierazi du berriro Arrantzale auzoko egoeragatik

Udal taldeak inguruko bizilagunak zarata eta zikinkeriarekin kezkatuta jarraitzen dutela adierazi du. Neurriak lehenbailehen har daitezela eskatu dute.

Bueltan dira Muarako Bertso Gauak

Bigarren ekitaldia datorren ostiralean ospatuko dute, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Bertan egongo dira Iker Altuna, Ekhiñe Zapiain eta Xabi Maia.

Irungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-01-27)

Urteko lehen hilabetea garaipenekin bukatzen saiatuko dira Irungo kirol taldeak. Futbolean martxan dira igoera faseak eta kopak.

[Erreportajea] Txingudi Eskubaloia, kirol egokituan bidea egiten

Pandemia aurreko proiektua bada ere, iaz jarri ziren martxan Txingudi Eskubaloia talde egokituko kideak. Lan gogorra egiten ari dira inklusioaren arloan eta 15 jokalariz osatutako talde bat sortu dute.

Gehiago