2022/12

Bidasoa Irunek garaipenarekin bukatu nahi du urtea

Gaurkoa izango da 2022ko azken neurketa, eta sentsazio onekin bukatu nahi dute irundarrek. Mazedonian jokatuko dute, Europako seigarren jardunaldian.

Gipuzkoako HITZA

Banaketaren zama, bi gurpilen gainean

Ziklo banaketa zerbitzuak sustraiak errotu ditu Bidasoan, eta lanketa horretan ari da Errenterian ere. Irunen Badoa-k ematen du zerbitzua, eta Errenterian urtarrilean hasiko dira lanean. Lehenik, merkatarien beharrak identifikatu dituzte herrian.

Raquel Sanchez ministroak Via Irun proiektua ezagutu du

Via Irun proiektuaren hainbat xehetasun ezagutzeko eta beste hainbeste aurrerapen egiteko izan da gaur goizean Irunen.

alaia martin etxebeste finala 2022
Alaia Martin Etxebeste. Bertsolaria.

"Gustuko dut geratu den taldea; final polita izango dela uste dut"

Iruñean jokatuko den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalean izango da, lehen aldiz, oiartzuarra. Nola, gainera: hiru saioak irabazita eta puntu gehien pilatuta. Txapelketari errepasoa eman dio.

San Telmo gaztelua. Munumentu historikoa

[Erreportajea] Harrizko pareta lodien barnean ezkutatzen dena

San Telmo gaztelua 1598an eraiki zuten. ‘Ad reprimenda pirratarum latrocinia’ irakur daiteke sarrerako armarriaren azpian: egindako lapurretengatik, piratak zigortzeko sortua izan zela dio bertan.

[ASTEKARIKO ERREPORTAJEA] «…emeki Emeki…», bidea egiten

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko emakumeentzako erreferente da herrian. Urte osoan zehar emakumeak ahalduntzeko, ikusarazteko eta plazaratzeko lan egiten dute.

Joseba Larratxe. Marrazkilaria

[Elkarrizketa] "Komiki aspergarria balitz, ez genioke justizia egingo Laboari"

Mikel Laboaren bueltako kontzeptuak eta pasarteak hautatu eta ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikia sortu dute Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe irundarrak. Katean egin dute lan hiruek.

Euskal Literatur eta Diskak plazara

28. Euskal Liburu eta Diska Azoka bihartik igandera arte egongo da Arrantzale auzoan. Aurten, azoka osorik izango da.

Gaur itxiko da Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea

Merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko helburuarekin sorturiko lehiaketa da.

Irunek Espainiako Gobernuko berdintasun sari bat jasoko du

Hiriak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egin duen lana errekonozitu du gobernuak. Bihar jasoko dute saria Madrilen.

Haurren Olentzero eta Mari Domingi jaialdian parte hartu daiteke oraindik

Hilaren 17an izango da izena emateko azken eguna. Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzuan egin beharko dute.

Aulki mugikorreko taldeak igandean hasiko du denboraldia

Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldea lehiarako prest da. Igandean hasiko dute sasoia Bidasoa ibaiko jaitsierarekin.

Hondarribiko gazteluaren inguruko hitzaldia eta bisitak atzeratu egingo dira

Aurrerago jakinaraziko dituzte ‘Hondarribiko gaztelua: Erdi aroko gotorleku izatetik turismo paradore izatera’ hitzaldi eta bisiten hitzordu berriak.

'Humanitarearen une gorenak' liburua aurkeztuko dute

Literaturaren inguruan hausnartzen duen saiakera da. Aritz Galarraga idazlea eta Gorka Bereziartua editorea izango dira bertan.

Higer Beerrek zilarrezko domina eskuratu du Burgosen

Hondarribiko Higer Beerrek Estatuko Artisau Garagardo Txapelketan parte hartu du asteburuan. American IPA kategorian izan da saritua.

2023ko lau urtaroen udal egutegia, prest

Gaur goizean aurkeztu dute datorren urteko egutegia, eta Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskuratu ahal izango da hilaren 19tik aurrera.

Txingudi Zaisako taldeek gogor ekingo diete asteburu jardunaldiei

Txingudi Uribealdeak Gernika Arratia izango du aurkari; 16 azpikoek Eibar; 14 azpikoek Iruñeko La Unica eta Gasteizko Gaztedi; eta Txingudi Touchek Rioja RC.

Gehiago