Hendaiatik abiatu eta Irungo epaitegietan amaitu da justizia feminista aldarrikatzeko Bidasoko manifestazioa. Santiago zubian harrera sareek hitza hartu dute. Ondoren, Itaia Bidasoak elkarretaratzea egin du Moskuko plazan.
'Indarkeriarik gabeko bizitzak merezi du' aldarrikatu dute gaur Hirubide, Toki Alai, Plaiaundi eta Eguzkitzako ikasleek.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Emakumeen kolektiboek, bakoitzak bere erara, emakumeenganako justiziaren alde eta egiturazkoa den biolentzia matxistaren kontra egingo dute.
Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.
Indarkeria matxistaren auzia teknologia berrietan nola garatzen den eta horri aurre egiteko lanabesen gaineko tailer bat eskainiko du irundarrak. Asmoa, hilabetean behineko saioak izatea da.
Lanok Arrantzale auzoan eta Santiago kalearen lehen zatian egingo ditu. Oro har, asmoa oinezkoen segurtasun eta irisgarritasuna hobetzea da.
Ametsa Abesbatzak Amaia Kultur Aretoan eskainiko du aurtengo emanaldia. Bilduko den dirua "Mi Dulce Guerrero" elkartera bideratuko dute.
Alkateak ekitaldian ikastetxeetako hainbat ikasle izango ditu lagun. Udalak % 25a aurreztu nahi du aurten.
Hilaren 8 eta 9an egingo dute. Oso harrera ona izan du enpresa munduan, eta lekua erreserbatu daiteke oraindik ere. Bestela soldadura txapelketa egingo dute.
Irungo Eskola Kirola egitasmoaren azaroak 26ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.
Eskaria elkarte errepublikar eta feministek egin zioten udalbatzari. Honek gaur onartu du, eta liburutegi inguruetan kokatuko dute.