Auzoaren sorreratik gaur egunera arteko historia azaldu du egileak. Ez da hilabete batzuetako lana izan; hainbat eta hainbat urtez jasotako informazio guztia bildu, eta argitalpen batean jaso du: ‘Ventas / Katea’.
Inoizko egoera zailenari eusten ari da Gipuzkoako automozioaren sektorea. Pandemia hasi zenetik beherako joera mantendu dute salmentek, eta minimo historikoetara iritsi dira azken hilabeteetan.
Hilaren 22an Irungo Atsegina elkartearen Irungo Erraldoiak VI. edizioaren saria jasoko du, Bidasoko eskualdeko atletismoaren bultzatzaile gisa egindako lan guztia aitortzeko eta eskertzeko.
Unai Pelayo musikariak eta Jose Mari Zendoiak beraien diziplinak batu dituzte ‘Ezusteko bidaiariak’ errezitaldi musikatua sortzeko. Alde Zaharreko Kultur Etxean izango dira Blaganek gonbidatuta, hilaren 19an, 19:00etan.
Kirola, auzoak, zaintza eta tokiko garapena dira lau ildo horiek; 13,6 milioi euroko kreditu aldaketa irundarren beharrei erantzuteko aukera aparta dela deritzo udal taldeak.
Itzulia Women 2022 gaur hasi eta igandean amaituko da. Colon ibilbidean izango den etapa erdiko esprinta 12:07 eta 12:26 bitartean izango dela aurreikusi dute.
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak IX. TXAPELAUNDI SARIA 2022 banatuko du abuztuaren 20an. Aurten, herritarrei izenak aurkezteko aukera zabaldu diete.
Igandero programaren barnean egingo da Aspace Gipuzkoaren Festa. Elkarteak egiten duen lana ezagutaraztea izango da helburu nagusia.
"Udalaren eskumenak oso mugatuak dauden arren", udal garbitzaileen aldarrikapenekiko babesa agertu nahi izan du Elkarrekin Podemos-IUk.
Oiasso museoan "museoaren ahalmena" lelopean ospatuko dute aurten Museoen Nazioarteko Eguna. Hilaren 18an museorako sarrera doan izango da.
Maria Serrano udal ordezkaria: "Azkenean, Biteriko parke hau egokiena dela uste dugu eskola baten ondoan dagoelako eta eskolak erabili ahalko duelako".