Bonolotoak 78.000 euro utzi ditu Irunen
Palmera Montero estankoan eman dute saria, 2. mailakoa.

78.011 euroko saria utzi du Irunen Bonolotoak. Zozketa atzo izan zen, eta lehen mailako txartel irabazlerik ez zen izan. Bigarren mailako txartel irabazlea, berriz, bi izan ziren, eta horietako bat Palmera Montero estankoan saldu dute, Ricardo Alberdi 1 kalean.