2022/2/15

Osoko bilkurak esleitu gabe utzitako 3 milioiak dekretu bidez onetsiko dituztela salatu du EAJk

Erabili gabe utzitako hiru milioi euro horiek "erabakitzeko ahalmenik ez duen Bozeramaile Batzordera eraman eta alkateak dekretu bidez onetsiko" dituela salatu dute. Kudeaketa gardentasuna eta gainerako indar politikoekin lankidetza eskatu diote alkateari.

EAJ: "Oso pozik gaude azkenean Txingudiko hiru hiriak lotzeko proposamena egi bihurtzen delako"

Arantxa Tapia sailburuak "Plaiaundiko parke ekologikoaren ingurunea berreskuratzeko" helburua duen proiektuaren lizitazio prozesua eta egutegia iragarri ditu. San Lorenzo urmaela handitzeaz gain, oinezko zein bizikletentzako bide berri baten bidez Irun eta Hondarribia lotuko dituzte.

Bidasoak Europako sailkapena poltsikoratu nahi du

Presoven kontrako partidua irabaziz gero, ia eskura edukiko du European Leagueko final zortzirenetarako sailkapena.

Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoen egoera sozio pertsonala aztertuko du udalak

Osasun, gizarte eta ekonomia premiak ikertuko dituzte, eta arrakala teknologikoa ere jorratuko duten gaietako bat izango da.

Pertsona bat atxilotu dute droga trafikoagatik

Ertzaintzaren arabera, 40 gramo kokaina eta baskula bat atzeman diote taberna batean.

Iaz 4.929 sarrera jaso zituen Abisu, Kexa eta Iradokizunen zerbitzuak

HAZek kudeatutako zerbitzuaren iazko balantzea egin du udalak. Kontsulta gehienak kaleko garbiketarekin, parke eta lorategiekin eta hiri hondakinekin zerikusia dutenak izan dira.

Bidasoko Itaiak asanblada irekia egingo du larunbatean

Martxoaren 8a antolatzeko bilerara deitu dituzte emakume bidasoarrak. Horrez gain, hipersexualizazioaz, bizi baldintzen okertzeaz eta indarkeria matxistaz aritzeko probestuko dute saioa.

Bizenta Mogel saria jasoko du Iñaki Sanz-Azkuek

Hirugarren saria irabazi du hondarribiarrak, eta Bordari Satarka hiriko lehiaketan aurkeztea gustatuko zitzaiola adierazi du.

Gehiago