Datorren ostegunean auzotarren proposamenak, iradokizunak eta kexak jasoko ditu Jose Antonio Santanok, Alkatea Auzoetan programaren barruan.
David Soto legebitzarkideak salatu du Osakidetzak "bigarren mailako herritar" gisa tratatzen dituela 18 hilabetez zerbitzurik gabe uzteko asmoa duelako.
San Juan plaza eta ingurua berrurbanizatzeko proiektua aurkeztu du udalak. Dokumentua idazteko fasean daude orain, baina udalak konpromisoa hartu du "hirian airearen kalitate hobea duten eremu atseginago, eraginkorrago eta berdeagoak sortzeko".
Ospitalean obrak egiteko baimena sinatu izana onartu du Txomin Sagarzazu alkateak, baina ez duela zerikusirik Osakidetzak lan horiek iraun bitartean hartu nahi dituen neurriekin defendatu du.
Azken urteetako itsaso haserrealdien ondorioek eta aldaketa klimatikoak agerian utzi dituzte kai berrien sendotze beharra. Eusko Jaurlaritza Hondarribikoa 1.988 blokerekin babesten hasi da.
Zubi arrotzak gaindituz ibiltzen zen gizona zen Txema Egiguren. Bidasoaren bi aldeetan zen ezaguna hendaiarra, herri mugimenduak bultzatzeagatik eta berdintasunaren alde egiteagatik.
39 enpresek parte hartu dute eta zortzi proiektu identifikatu dituzte.
Gaur Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko boluntarioak eta profesionalak Zabaltza plazan izan dira, "minbiziak sortzen dituen desberdintasunak" erakutsiz.
Colon pasealekua erabat moztuta egongo da, 08:00etatik 19:00etara. Astelehenean bukatuko dute asfaltatze kanpainarekin.
Bazkideek eta 2019. urteko kuota ordaindu dutenek ahalko dute bozka eman.
Larunbatean Frantziako txapelketa jokatuko dute ur bizietako arraunlariek; eta igandean berriz, ur lasaietako eta aulki mugikorreko kirolarien txanda izango da.
Hilaren 20ko desfilerako prestaketak egiten ari dira Eraiki Dantza Taldea. Desfile aurreko bi larunbatetan, bihar eta hilaren 19an egingo dituzte entseguak.