San Miguel auzoko bizilagunekin bilduko da alkatea

Datorren ostegunean auzotarren proposamenak, iradokizunak eta kexak jasoko ditu Jose Antonio Santanok, Alkatea Auzoetan programaren barruan.

San Miguel izango da Alkatea Auzoetan programaren hurrengo geltokia. Datorren astean bilduko da auzotarrekin Jose Antonio Santano, haien kezka, proposamenak, iradokizunak eta kexak jasotzeko. Horrez gain, zuzenean ez bada ere, ekarpenak ere egin ditzakete herritarrek, gaur bertan jarri baitute postontzi bat San Miguel plazan.

Alkatea aldiz, hilaren 17an (osteguna da) gerturatuko da auzora, auzo elkarteko ordezkaritza batekin egingo du bisita.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.