Trafikoa moztuta egongo da Colon inguruan, asfaltatze lanak direla eta

Colon pasealekua erabat moztuta egongo da, 08:00etatik 19:00etara. Astelehenean bukatuko dute asfaltatze kanpainarekin.

Kolon pasealekuan hilaren 4ean bukatuko dituzte lanak.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Colon pasealekua moztuta egongo da, etzi, 08:00etatik 19:00etara, asfaltatze lanak direla eta. Nahiz eta orain Igandero ekimena behin-behinean geratuta egon, eragin eremua haren berbera dela zehaztu du udalak. Alegia, Iparralde hiribidetik Gipuzkoa hiribidera eta Nafarroa hiribidetik datoztenentzat Francisco de Gainza karrikatik aurrera.

Udalak aurreratu duenez, ziurrenik lanak ez dituzte bukatuko astelehenerako, baina egun horretan hiru errailak irekitzea espero dute, baita Zabaltza plazako autobus geltokia ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.