Haurren gutun bilketa egiteko helburuarekin bisitatu du postariak Hondarribia; Mendelun, Amute-Kostan, Alde Zaharrean eta auditoriumean geldialdiak egin ditu.
Omenaldia egin zieten joan den igandean Etorbidearen zubian. Migranteak gogoratzeaz gainera, iaz Euskal Herrian lanpostuan bizia galdutako langileak eta indarkeria matxistak eraildako emakumeak ere omendu zituzten.
'El Drogas Akustik Fraktion' birak geldialdia egingo du Irunen. Sarrerak datorren ostiralean (hilak 7) jarriko dituzte salgai, 15 eurotan.
Pandemiaren eragina dela eta, presoen kolektiboaren aldeko urteroko mobilizazioa tokian-tokian egitea erabaki du Sarek; Hondarribian, San Pedro kalean finkatu dute hitzordua.
Hilaren 15ean (larunbata) izango da tailerra, doan, Menchu Gal aretoan. Saioak Javier Sagarzazu pintorearen obra hartuko du oinarri.
Azken datuen arabera, 1.650 positibo zenbatu dituzte eta 4.000tik gorako tasa dute bi udalerriek; koronabirusaren seigarren olatua etenik gabe hedatzen ari da herritarren artean.
Iragarritako eguraldi txarra medio, Errege Magoen gutun bilketa auditoriora lekualdatu du Hondarribiko Udalak.