El Drogasek kontzertua eskainiko du Amaia KZn hilaren 29an

'El Drogas Akustik Fraktion' birak geldialdia egingo du Irunen. Sarrerak datorren ostiralean (hilak 7) jarriko dituzte salgai, 15 eurotan.

Bere azken lanak aurkeztuko ditu El Drogasek hilaren 29an Irunen.

Irungo urtarrileko kultur agendaren barruan, El Drogasek kontzertua eskainiko du Amaia KZn hilaren 29an, larunbata. 19:00etan hasita, abeslaria herrialde osoan barrena bere lan berriak aurkezteko egiten ari den El Drogas Akustik Fraktion birak geldialdia egingo du Irunen.

Datorren ostiralean jarriko dira salgai sarrerak, 15 euroan, ohiko bideetan: Interneten, turismo bulegoan, Luis Marianon; eta, sarrerarik geratuko balitz, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik Amaia KZko txarteldegian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.