
Indarkeria matxistaren sentsibilizaziorako kanpainaren bigarren fasea hasiko dute aurki. Bikotekideen arteko harremanetako eguneroko jarrera negatiboak agerian jarri nahi dituzte, "errazago hautemateko eta horien kontra egiteko".

Death Cafe izeneko hitzordua antolatu du Bidasoa Zurekin elkarteak, «heriotzari buruz hitz egiteko, errespetu eta konfidentzialtasun osoz».

1983an Irungo alkate izan zen epe laburrean, eta EHUren Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izan zen 1985etik 2007ra.

"Bidasoko Ospitaleko ebakuntza gelak birmoldatzeko proiektua modu egokian eta merezi duen erantzukizunarekin egin dadin bermatzeko neurriak martxan jar daitezen eskatzeko" erregistratu dute mozioa.

Pfadi Winterthur talde suitzarra menderatu zuten atzo Artalekun, 32-28. Ligaxkan eskuratzen dituzten lehen bi puntuak dira.

"Hondarribiko Udala eta gainontzekoak herritarren alde mugiaraztea" dela helburua zehaztu du udal taldeak; informazio urraketen eta zerbitzu prestazioen kontratuen inguruko mozio bana ere mahaigaineratuko dituzte.

Arbes-Palmera Montero eta Belaskoenea auzoan TAO sistemaren barruan ez dauden eremuak TAO gune bihurtuko direla aurreratu du udalak. Guztira, 5.544 plaza eskainiko dituzte.

Eraberritze lanak gauzatu bitartean eraikin gehigarri bat sortzeko proposamenari ezetz erantzun dio Osakidetzak; herritar anonimoek, bestalde, itxieraren aurkako sinadura bilketa abiatu dute.

Mendipeko Plan Berezia onartu ondotik, hirigintza jarduketa programa onartu dute, baita bide publikoak antolatzeko urbanizazio proiektua. Lastaolakoak hasierako onespen bat izan du.

2018tik 2021era bitartean Aitor Elorza jeltzaleak zuzendutako enpresaren eta Hondarribiko EAJren udal gobernuaren arteko kontratuak ikertzen ari da agintaritza.

Bi egunez, ezkontzen prestakuntzarekin lotutako 20 erakusketa mahai jarriko dituzte Ficoban.

Asteburuan jokatuko du 21/22 denboraldiko lehen partidua Txingudi Errugbi Taldeak eta Atletico San Sebastian izango da haien lehen aurkaria.

Taberna bateko zerbitzariari behin eta berriro bere sexu izaeragatik mehatxatu eta iraindu ondoren atxilotu dute. Ertzainei aurre egin die atxiloketa unean.

"Tiempos de colapso, los pueblos en movimiento" iaz argitaratutako liburua aurkeztuko du ostegun honetan Raul Zibechi idazle eta kazetariak. Liburuan, pandemia eta kapitalismoaren aurka borroka egiteko herri mugimenduei buruz mintzatu da.

Colon pasealekuan egingo dute azoka Bidasoko hainbat artisauek, hilabeteko bigarren igandetan.

Ertzaintzaren arabera, erasotzailea ustez sakelako telefonoa lapurtzen saiatu da biktimari, eta honek kargu hartu ostean, kristalezko botila batekin jo du buruan.

Berreskuratutako liburu eta diskoen azoka soilidario txikia egingo dute gaur eta bihar, Portuan.

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeek asteburuan erdietsitako emaitzak.

Osasun neurriak baretu ziren ostiralean, eta, ondorioz, jada ez da erreserbarik egin behar hiriko bi kirol instalakuntzetara joan ahal izateko.

Zuzendaritza Estrategikoko Heziketa Ibilbide Duala garatzeko lan hitzarmena da sinatutakoa; otsailean hasiko dira lehen ikasleak Bidasoa Bizirik-en ibilbide duala egiten.