Lankidetza hitzarmena sinatu dute Deustuko Unibertsitateak eta Bidasoa Bizirik-ek
Zuzendaritza Estrategikoko Heziketa Ibilbide Duala garatzeko lan hitzarmena da sinatutakoa; otsailean hasiko dira lehen ikasleak Bidasoa Bizirik-en ibilbide duala egiten.
Deustuko Unibertsitateak eta Bidasoa Bizirik-ek lan hitzarmena sinatu zuten atzo goizean. Zuzendaritza Estrategikoko Heziketa Ibilbide Dualerako akordioa da izenpetutakoa, eta Deustuko Enpresen Adiminstrazio eta Zuzendaritza Graduko 3. eta 4. mailako ikasleei bideratuta dago. Bidasoa Bizirik garapen agentzian prestakuntza duala garatzea da hitzarmenaren helburua. Lehen ikasleek otsailean ekingo diete unibertsitate eta Bidasoa Bizirik-en arteko ibilbide dualari.