Itsaskari Baitak jarduera solidarioak antolatu ditu.

Tazacorteko Arrantzaleen Kofradia laguntzeko jarduerak, martxan

Hondarribiko Klub Nautikoak, Done Pedro Itsasgizonen Kofradia eta Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, La Palmako kaltetuen aldeko diru-bilketa egingo dute.

Irungo zortzi ikastetxe Eskola Agenda 2030 lantzen hasi dira

Eguzkitza, Hirubide, Mendibil, Pio Baroja, Plaiaundi, Txingudi Ikastola, Txingudi Institutua eta Toki Alaiko ikasleek udalerriaren diagnostiko bat egingo dute.

Txomin Sagarzazu gaurko prentsaurrekoan.

Alokairu sozialerako 66 etxebizitza eraikiko dituzte Presa I eremuan

Visesak eta udal gobernuak orubearen inguruko akordioa itxi dute; hilaren 16an bozkatuko du proposamena Hondarribiko Udalbatzak.

[Erreportajea] Aisialdiko euskara eskaintza zabaltzea nahi dute Irunen

Iaztik zenbait ikastetxetako guraso elkarteak lanean ari dira kirol eta kultur elkarteek eskaintzen dituzten jardueretan euskara sustatzeko. Orain, klubekin eta elkarteekin biltzen hastekoak dira.

txingudi.ikastola

Txingudi Ikastolako guraso elkarteak "itxaropentsu" ikusi du Kalean Bai egitasmoa

Guraso elkartearen arabera, gaur egun, Irunen, haurrek nahiko balute ere, ezinezkoa lukete eskolaz kanpoko jardueretan euskaraz jardun: "Elkarte eta eragileen borondatearen baitan geratzen da".

Hondarribiko udaletxea

Euskararen Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala kaleratu du udalak

Alderdi guztiek sinatu dute adierazpena; "komunikazio eta jarduera eremu berrietan ere, naturaltasun osoz, dagokion tokia hartzea" dela erronka nabarmentzen du adierazpenak.

Mikel Sarriegi antzerki zuzendari eta irakaslea
MIKEL SARRIEGI. ANTZERKI ZUZENDARI ETA IRAKASLEA

[Elkarrizketa] «Irabazleek idatzi dute historia, eta horrekin haustea da helburua»

‘Butterfly Effect’ antzezlana taularatu du Sarriegik bertan behera geratu den Euskararen Asteburuan. Historia irabazleek kontatu dutela eta, gogoetarako aukera eskaini du hitzorduak.

Bi hamarkada daramatza Beñat Virtok Nafarroan, azken urteetan Etxalarren.
BEÑAT VIRTO. ZEINU HIZKUNTZA IKASLEA

[Elkarrizketa] «Izugarri inpaktatu zidan hain baztertuak daudela jakiteak»

Etxalarko 10 urteko neska gor-mutu batekin komunikatu ahal izateko bertako 45 lagun zeinu hizkuntza bimodala ikasten ari dira. Ikasleen artean, Bortzirietako herrian bizi den Beñat Virto hondarribiarra dago.

Euskararen erabilera ez formalari bulkada ematearen alde egin dute udal taldeek

Udal talde guztiek bat egin dute Euskararen Eguneko adierazpenarekin. IKTetan tokia hartu eta erabilera ez formaletan euskarak jauzi bat egitearen alde egin du.

Gabonetako merkatua Jostaldin egingo dute.

Gabonetako azoka egingo dute datorren asteburuan, Jostaldin

Hondarribiko merkatarien postuez gain, haurrentzako jarduerak, Olentzeroren txokoa, ihes gela... izango dira merkatuan.

Lehia gogorra du aurretik Txingudi Zaisa errugbi taldeak

Bihar jokatuko du etxeko taldeak Iruñeko La Unionen aurka.

Merkataritza sustatzeko bonuen azken egunak.

Abenduaren 5ean bukatuko dela bonu kanpaina oroitarazi du udalak

46 establezimenduk parte hartu dute kanpainan, eta 25.000 bonu banatu dira denera; urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra bigarren fasea zabalduko dute.

eskubaloia

Asteburuko kirol agenda

Hondarribiko eskubaloi, futbol eta saskibaloi kirol taldeen asteburuko ordutegiak.

Agustina Genua barazki saltzaileari Hondarribiko Alde Zaharreko lagunek jarritako omenezko plaka.

Eguraldia medio Kultur Etxera lekualdatu du Parean-ek biharko paseoa

Emakumeen Aztarnak Hondarribian proiektua gizarteratzeko paseo historikoa ez egitea erabaki du Parean elkarteak.

Lapurriturriko informazio gunearen balantze positiboa egin du udalak

Guztira, 1.188 bisitari izan ditu informazio txokoak, eta 1.262 bisita izan ditu Aiaiko Harriko inguru honek.

XIV.Katuen Nazioarteko Erakusketa, asteburuan Ficoban

Siberiako eta Mau egiptoarra katu arrazak izango dira protagonista, larunbat eta igandea hartuko duen erakusketan.

COVID-19a: 145 kutsatu astelehenetik Irunen eta Hondarribian

Irunen bakarrik 121 positibo gehiago jaso dituzte osasun zerbitzuek azken hiru egunetan. Hondarribiko tasa 641era igo da.

Euskarazko tokiko hedabideak, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzaren laguntzetatik kanpo

Eusko Jaurlaritzak bost milioiko laguntzak iragarri ditu hedabideentzat, %94a gaztelaniaz jarduten duten talde handientzat. Euskarazko tokiko hedabideak, laguntzarik gabe.

Gehiago