Hitzarmen berri bat adostea eskatzen dute, zeinetan, KPIaren gainetik 0,75 puntuko soldata igoerak jasotzen diren, gaixotasunagatik diren bajetan soldataren %100 kobratzea bermatzen den, eta kategorien igoerak gauzatzen diren.
Behobiatik abiatuko dira, larunbatean, aulki mugikorreko infantil, kadete, jubenil eta seniorrak. Guztira, 24 ontzitan banatuko dira 57 arraunlariak.
Guztira, 617 argazki aurkeztu dituzte txapelktan parte hartu duten interesdunek; bihartik aurrera jaso daiteke 2022. urteko egutegia herriko hainbat puntutan.
Udalak proposatutako bost proiektuetatik bat hautatuko dute hondarribiarrek; herritarrek gehien bozkatzen dutena 2022an zehar gauzatuko dute.
Lehen partida asteburu honetan jokatuko dute Hondartza zelaian, eta hurrengoa, abenduaren 26an, Stadium Gal-en ondoko zelaitxoan.
Asteartean, Pfadi Winterthurren kontra garaipena eskuratu ondoren, European Leagueko bigarren partida jokatu dute aste berean irundarrek.
Ohartarazi dutenez, COVID-19 ziurtagiria ezinbestekoa izango da sartzeko; Eskifaia Txiki abesbatzak ezingo du emanaldian parte hartu hainbat kide konfinamendua egiten ari direla eta.
Larunbatean 13:00etatik aurrera eta 17:30ak arte, trafikoarentzat itxita egongo da erdigunea. Autobus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu.
KM0 jaialdiko kartel buru izango da Zetak, ostiralean, eta, larunbatean, Kulto Kultibok diska aurkeztuko dut zenbait gonbidaturekin.
Udalak esan du osasun murriztapenei eta Lehendakariaren dekretuari egokitu ahal izateko aukerak aztertzen ari direla.