Gabonetako agenda, denbora errealean
Irungo Udalak geolokalizazio bidez, webgune bat argitaratatu du, eta plano batean une horretan zein ekintza dagoen jakin ahal izango da.
Gabonetako Hiriburua kanpainaren barruan, Irungo Udalak webgune bat argitaratu du denbora errealean zein jarduera dauden jakin ahal izateko. Datuak eguneratuta egongo dira edozein intzidentziarengatik aldaketak jakinarazteko.
Webgune honetan sartuta, plano bat aurkituko dute bisitariek, eta une horretan zein jarduera eta zein tokitan dagoen jakin ahal izango dute begiratu batean. Edozein gailutan ikusi ahal izango da: sakelako telefonoan, tabletean edo ordenagailuan.
Aukera gehiago ere izango dira webgunean, eta egingo diren jarduera guztien zerrenda agertuko da ere, Printzipioz egingo diren jarduera guztien zerrenda igoko dute, “baina praktikoagoa da interesatzen zaigun data hautatzea albo batean dagoen menu zabalgarrian, eta horrela egun horretan egingo diren jarduerak bakarrik agertuko zaizkigu”, azaldu du udalak.
Hizkuntzari dagokionez, webgunea gaztelaniaz dago, eta agertzen diren ekintza ia guztiak gaztelaniaz daude.