San Juan plazan elkartu dira Oarso Bidasoko Sindikatu ezberdinak deituta, Espainiako Parlamentuan lantzen ari diren erreformen harira: "Hemen erabaki nahi dugu, hemen lan egiten dugulako".
Hondarribiko Gabonaldia kanpaina gaur hasi da, hilaren 27ra arte. 31 saltokik bat egin dute herriko merkataritza bultzatzeko egitasmoarekin.
Binter aire konpainiaren hegazkina lurreratu da lehen aldiz Hondarribian; asteazken eta igandeetan eskainiko du zerbitzua Kanaria uharteetara.
Aurkeztutako 31 zuzenketetatik lau baino ez dituela onartu EAJren gobernu taldeak deitoratu dute Hondarribiko sozialistek.
Bihar zabalduko dute Hego Ingurabideko lehenengo faseko errepide zatia, eta EAJrentzat "hiriaren orainarentzat eta etorkizunarentzat ezinbesteko azpiegitura da".
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren diagnostikoa egiteaz gain, 2022rako helburuak finkatu eta ekarpenak egin dituzte.
Kadete, gazte eta senior mailako binakako finalak hartuko ditu Jostaldi pilotalekuak igandean; Hondarribiak bi kategorietan ordezkaritza izango du.
Wallmapu Euskal Herria elkarteak jakinarazi duenez, gazte maputxe bat tiroz hil eta beste bat larri zauritu dute Puelmapun, zibilez jantzitako bi gizonek.