2021/9/16

Lan istripuan hildako Irungo langilea eta gainontzekoak, gogoan

Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du Euskal Herrian lan istripuan hil diren 46 langileak gogoan. Prekarietatea egin dute heriotza horien erantzule.

Belaskoenea auzoko Euskotren geltokia eraberrituko dute

200.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak, eta 90 eguneko epean amaitzea aurreikusi dute.

Alzheimerraren aurkako eguna.

Alzheimerraren inguruan informatuko dute larunbatean

Hilaren 21ean izango den Alzheimerraren Munduko Egunarekin bat eginez, gaitzaren inguruko mahai informatiboa abiatuko dute larunbatean.

Kanporaketa jokatuko dute Hondarribia AEko emakumeek asteburuan.

Hondarribia AEko emakumeen eskifaiak Bizkaian jokatuko du Euskotren ligako plaza

Tolosaldea Arraun Kluba, Deustu Arraun Taldea eta Cabo da Cruz traineruekin indarrak neurtuko ditu Hondarribiak plaza mantentzeko.

Gorostiak prest dira familiek jasotzeko

2020an jaiotako irundar bakoitzak gorosti bana izango du. Irailaren 25ean banatuko dituzte udaletxeko arkupeetan.

Amute-Kosta auzo elkartea

Auzoko lokalak atontzeko auzolana egingo dute Amute-Kostan asteburuan

Amute-Kostako lokalak lehenbailehen irekitzeko helburuarekin antolatu dute auzolana; horien garbiketa eta egokitzapena dira xedeak.

Aran taldeak kontzertua eskainiko du Kabigorrin

Hilaren 25an igoko dira ateneoko oholtzara. Gonbidapenak gaurtik eskura daitezke, Kabigorrin bertan.

Trikuharri elkartearen 'M' film laburra, larunbaterako proposamena

'Mari eta bere lagun magikoak' izeneko ipuinean oinarritutako filma da, 20 minutu ingurukoa. Euskaraz eskainiko dute proiekzioa.

Trafiko aldaketak Txingudi Korrikaren ekitaldi berri bat medio

Hendaian hasi eta Hondarribiko kiroldegiko atletismo pistan bukatuko da lasterketa; Mendelutik Hondartzara trafiko aldaketak izango dira.

Azken egunak Irungo udal euskaltegian izena emateko

Bihar izango da azken eguna udal euskaltegian izena emateko, eta ikastaroa urriaren 1ean hasiko da. Maila eta ordutegi eskaintza zabala du.

Bi jardunaldi antolatu ditu Oiassok, "gure ondarearen eskuragarritasuna hobetzeko"

'Oiasso zure eskuetan' eta 'Oiasso ezagutzen' izeneko bi jardunaldi antolatu dituzte. Lehena ikusmen urritasuna dutenei begirakoa izango da, eta bigarrena, hizkuntza premia bereziak dituztenentzako.

Gehiago