Trafiko aldaketak Txingudi Korrikaren ekitaldi berri bat medio

Hendaian hasi eta Hondarribiko kiroldegiko atletismo pistan bukatuko da lasterketa; Mendelutik Hondartzara trafiko aldaketak izango dira.

Hondarribiko helmugan, korrikalari herrikoiak

Txingudi Korrikaren ekitaldi berri bat antolatu dute etzirako larunbatarekin. Hendaiatik aterako da lasterketa 16:20ean, eta Irun zeharkatu ondotik Mendelutik sartuko dira korrikalariak Hondarribira. Horrek, udalak jakinarazi duenez, trafiko aldaketak eragingo ditu nahitaez herriko puntu ezberdinetan.

Ondokoak dira aurreikusitako aldaketak:

  • Mendelutik ezingo da sartu. Bidasoa ospitale aldera joan beharko dute ibilgailuek eta handik Amutera. Gero Kostara eta Santa Engraziako biribilgunetik Donostia kalera edo Mendebaldeko Saihesbidera.

  • Bidasoa kaletik Bentako aparkalekura sarrera debekatuta egongo da 16:30etik 18:15era. Bertan daudenak Bernat Etxepare kaletik aterako dira.

  • Matxin Artzu eta Itsasargi kalean aparkatuak daudenak ezin izango dira 16:30etik 18:15era atera.

  • Foru kaletik Portura sartzeko aukera egongo da 16:15etik bukatu arte.

  • Zuloaga kalean aparkatuak daudenak ateratzeko aukera izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.