Udal Gobernuaren hasierako proposamenari EH Bilduren 400.000 euroren zuzenketak eta EAJren 252.000 euroko zuzenketak gaineratu dizkiote.
Bizilagunen arabera, trafiko, segurtasun eta muga arkitektonikoekin lotutako arazoak dituzte auzoan, eta udalak euren eskaerei entzungor egin diela salatu dute.
Aurtengo bigarren ihes gela antolatu dute gaur arratsalderako liburutegian. Esparru «ludikoa» bultzatzea eta liburutegian konplexurik gabe mugitzea dira halako jardueren helburu nagusiak.
Heriotzaz eta bizitzaz gogoetatuz ‘Denboraren haria’ erakusketa abiatu du Oskozek. Tiraderak «ordenatzen» lagundu dio lanketak, «bakea» hartzen. Onartu duenez, orain arteko lanik «intimoena» da.
Eusko Label eta Euskotren ligak Bilbon eta Santurtzin ariko dira; KAE2ko ontziek Bilbon bat egingo dute liga gorenekoekin larunbatean, eta Kantabrian ariko dira, bestalde, igandean.
36ko gerrako eta diktadurako familiei aholkularitza ematea eta garaiko dokumentuak eta objektuak biltzea izango da bulegoaren ardura.
Hirugarren gradua ukatzeaz gain, ez diote inolako baimenik eman ere ez Berari. Bestalde, Aitor Olaizola Zaballako espetxera mugituko dute.
Hasteko, udala eta Brioche Pasquier Recondok sinatutako hitzarmenari aurkeztutako alegazioen gainean eztabaidatuko dute zinegotziek.
Bidasoaldeko hamazazpi artisauk osatzen dute elkartea momentuz; igandean egingo den Herri Giroa jaialdian parte hartuko dute.
Irundik ere igaroko da Donostiako Klasikoa, larunbatean. Goizean, emakumeen lasterketa pasako da aurrera, eta, arratsaldean, gizonezkoena.
Herritarrenganako arreta zerbitzurako dauden bost gunek martxan dute jada Covid-19aren aurkako txertoaren ziurtagiria eskuratzeko aplikazioa. TIS, BaKQ edo Irun txartela beharko da horretarako.
Positiboek behera egin dute, baina tasak 1000tik gorakoak dira bai Irunen eta bai Hondarribian.
Biharko iragarrita dagoen Soul Teller musikariaren kontzertua Soroetako Frontoian izango da.
Garrantzia berezia hartu zuen atzo batzarrean Mugikortasun Ordenantza EAJ eta PSE-EEk aldeko bozkekin eta Abotsanitz eta EH Bilduren abstentzioarekin onartzeak.
Frantziaren kontrako partidua galdu arren (36-31), partida hasieratik jokatzeko aukera izan du irundarrak, eta hiru gol sartu ditu.
Abuztuaren 1ean XXX. Herri Giroa ospatuko dute Hondarribian. Ekitaldi nagusia 25 artisauk osatuko duten azoka izango da. Egun osoko iraupena izango du.
Bihar 20:00etan elkartuko dira Zabaltza plazan.
Eguraldi txarra iragarri dutela-eta hartu dute emanaldia Soroetako pilotalekura lekualdatzeko erabakia; frontoiko edukiera handiagoa denez sarrera gehiagoren salmenta iragarri dute.
Ainhoa Larrañagak 'Eskuminak' kanta propioekin egindako diskoa aurkeztuko du Junkal plazatxoan. 'Goazen' telesailean egin da ezagun.